"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.
"13 hilabeteren ondoren, behingoz hitza hartu du Amaiak" adierazi du Joseba Novoak, 2024eko martxoaren 5ean Donostian jokatu zen Real Sociedad eta Paris Saint-Germain futbol taldeen arteko partiduan larri zauritu zen Amaia Zabarteren bikoteak. Emazteak epailearen aurrean deklaratu ondoren egin ditu adierazpenak Novoak, eta azaldu du "amorru handiko eguna" dela beretzat: "13 hilabete daramagu azalpenak eskatzen, nire emaztea dozenaka ertzainen aurrean ia hil egin baitzuten".
Donostian jokatu zen futbol partiduan larri zauritu zen Amaia Zabarte, Ertzaintzak norgehiagokaren atarian Reale Arena estadioaren inguruetan egindako oldarraldietan. Polizia agenteen foam jaurtigai batek belarri atzealdean jo ostean, Donostiako ospitaleko zaintza intentsiboko unitatean ingresatu zuten 44 urteko emakumea: buruan jaso zuen kolpearengatik kaskezurra bi lekutan hautsi zitzaion. 2024ko azaroan Naiz hedabideari eskainitako elkarrizketa batean, Zabarteren bikoteak, Joseba Novoak, adierazi zuen emazteari "bizi osorako kalteak" eragin dizkiola Ertzaintzaren kargak.
Zabarteren familiak salaketa bat jarri bazuen ere, Ana Isabel Perez Asenjo epaileak maiatzean auzia artxibatzea erabaki zuen, "egile jakinik" ez zegoelako Ertzaintzaren ikerketan. Iazko azaroan, ordea, kasua zabaltzea agindu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, argudiatuta auzia artxibatu zenez geroztik agertu ziren bideo eta irudiek "aurrez aurre talka" egiten dutela Ertzaintzak emandako bertsioarekin. Horren harira, astelehen honetan deklaratu du Realeko zaleak epailearen aurrean. Izan ere, 2024ko ekainean Noticias de Gipuzkoa egunkariak bideo bat argitaratu zuen: bertan ikus daiteke Zabarte nola erortzen den bat-batean lurrera, eta gero ertzain batek nola ostikoa jotzen dion.
Hain zuzen, Novoak Radio Euskadi irratian ostiralean egin zituen adierazpenen arabera, emakumeari ostikoa jo zion ertzaina identifikatu dute, eta honek epailearen aurrean deklaratu du "estropezu" egin zuela Zabarteri buruan kolpea jo zion unean. Novoak irratian salatu zuen "onartezina" dela Ertzaintzaren kargen biktimak ezbeharra gertatu eta hamahiru hilabetera deklaratzea lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu zion "autokritika" egitea.
Ertzaintzak zauritutako bigarren emakume baten kasua ere zabaldu dute
Zabarte ez zen izan Real Sociedad eta Paris Saint-Germain futbol taldeen arteko partiduaren atarian Ertzaintzak zauritu zuen bakarra: 44 urteko Realeko zalearen kasuarekin batera, Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Maria izeneko emakume baten salaketa ere ikertzen ari da, polizia agenteek begian zauritu zutena. Salaketa jarri eta hurrengo egunean kasua artxibatzea erabaki arren, azkenean Mariaren familiak jarritako helegitea onartu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta auzia berriz zabaltzea ebatzi.
Justizia eskatzeko elkarretaratzea
Bultzada Txuriurdinak elkarretaratze bat egin zuen Reale Arenan kanpoaldean Amaiarentzat justizia lelopean, martxoaren 29an jokatu zen Real Sociedad eta Real Valladolid futbol taldeen arteko partiduaren aurretik. Bertan, Bultzadak salatu zuen Realeko zaleari "bizitza osorako ondorioak" utzi dizkiola Ertzaintzaren oldarraldiak: "[Amaia Zabartek] jasan zuen sufrimendua ez zen soilik fisikoa izan, justiziak jokaldia amaitu nahi izan baitzuen bere kasua artxibatuz".
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]