Hendaiako erretentzio zentroan sartzera dei egin du Bizi!-k gaur goizerako

  • Astearte honetan, apirilaren 3an, goizeko 9:00etan, Frantses eta Espainiar Estatuen arteko mugatik bi urratsetan, 30 bolondres, José Bové barne, aurkeztuko dira Hendaiako erretentzio administratiboko zentroaren ateen aitzinerat, bertan migratzaileentzat diren tokien hartzeko.

"Haiek, gu dira" kanpaina barruan ekintza berria iragarri du Bizi mugimenduak astearterako.

2018ko apirilaren 02an - 17:19

30 toki dituen erretentzio zentro horrek apirilaren 3an behar du ideki, eta migratzaileek behar lukete segidan bertara eramanak izaiten hasi. Apirilaren 3 honetan ere hasiko da Gérard Collomb-en “Geriza eta Immigrazioa” lege proiektuari buruz eztabaida parlamentuko batzordean. Testu horrek aurreikusten du erretentzio denbora 45 egunetik 90 edo 135 egunetara luzatzea.

30 “Haiek, gu dira!” horiek saiatuko dira erretentzio administratibo zentroan sartzera, bertan migratzaileen ordez egoiteko. Jendetasun, harrera, partekatze eta elkartasun baloreei atxikiak diren pertsona guziak deitzen dituzte beren segitzerat, astearte honetan, apirilaren 3an, 9:00etan, Erretentzio zentrorat, 1, Joliot Curie karrikan, poilizia-etxe ondoan, eta Hendaiako tren geltokitik hurbil.

“Behar dugu ahal bezain kopuru handian mobilizatu, hobengabeentzat diren zinezko presondegi horien errefusatzeko, eta Collomb lege proiektuak aurre ikusten duen erretentzio iraupenaren bikoizte edo hirukoizteari ez errateko! Harrera eta elkartasuna oinarritzat dituzten politikak nahi ditugu eta ez berekoikeria et presondegiratzea” adierazi du Jon Palais, ekintza horren jatorrian den Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako Koordinaketako kideak.

Bizi!ko kide den Florence Warembourg-entzat, “Erretentzio zentro horretan sartu nahi dituzten migratzaileak ez dira gu baino hobendunagoak. Bertan atxilotuak dira, bizia ezinezkoa bilakatu den munduko parte batean sortzeagatik, gerlatik edo miseriatik ihesi egiteagatik. Zein erretentzio zentrotan atxilotuko gaituzte bihar, aldaketa klimatikoak sortutako ozeanoen igotzeagatik bizia ezinezkoa bilakatuko balitz euskal kostan? Migratzaileek babesaren eskubidea dute eta ez presondegiratzearena!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


Ultraeskuinaren diskurtsoari eutsi eta Alemaniak polizia-kontrolak ipiniko ditu muga guztietan

Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia"  eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.


Moussa bizilagunaren kanporatzea ekiditeko herri bazkaria egin dute asteburuan Txantrean

Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak “gogoeta serioa” eskatu dio Espainiako Gobernuari, migrazio olde betean

Nerea Melgosa sailburuak esan du "ezinbestekoa" dela Espainiako Gobernuak bere migrazio-politiken berri ematea, autonomia-erkidegoek ez baitute "inongo ezagutzarik".


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


230.000 migratzaile iritsi dira Kanarietara azken 30 urteetan, eta beste milaka hil dira itsasoan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz 6.007 pertsona hil ziren Kanarietako Bidean itota. 2023an 39.910 migratzaile iritsi dira Kanariar Uharteetara. Espainiako Estatuko presidente Pedro Sánchez hurrengo egunetan Gambia, Senegal eta Mauritaniako... [+]


Indarkeria polizialaren gorakada eta Bilboko Udalaren erantzun falta salatu dute manteroek

Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]


34 urteko gizon bat atxilotu dute Oiartzunen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita

Furgonetan “egoera irregularrean” zeuden hamabi pertsona zeramatzala adierazi du Ertzaintzak. Bidaiariek onartu dute Frantziatik Portugalera joateagatik 300 eta 600 euro artean ordaindu dituztela.


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


2024-07-11 | Gedar
Diru truke, pertsona migranteei muga igarotzen lagundu dien pertsona bat atxiki dute

Gutxienez 33 pertsonaz aprobetxatu da. Irunen jaso eta Ipar Euskal Herrira eraman ditu, dirua kobratuta.


Mugak Zabaltzen karabana Balkanetara joango da, migrazio “nekropolitiken” aurka

Lehen ediziotik zortzi urte igaro direnean, salaketa eta elkartasun ekimen hau Balkanetako mugara abiatuko da datorren uztailaren 12an, 21 arte.


Eguneraketa berriak daude