Nafarroak 15 egun gehiago luzatu ditu indarrean dauden neurri murritzaileak, apirilaren 9ra arte. EAEren kasuan, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi zuen neurri murritzaileak bere horretan utziko dituztela, baina ustekabean iragarri du ostiralean LABI bilera egingo dutela, neurriak gogortu ala ez erabakitzeko.
Koronabirus kasuen eragina gorantz doala eta, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak LABIren bilera egingo dutela iragarri du ostegun goizean. Ez zegoen halako bilerarik aurreikusita, neurriak bere horretan jarraituko zutela adierazi baitzuen lehendakariak berak, nahiz eta koronabirusaren datuek gora egin.
Eusko Legebiltzarraren atarian, baina, komunikabideei adierazi die ostiralean 16:30ean bilera egingo dutela azkenean, ikusita kutsadura gorantz doala azken egunetan. Urkulluk esan duenez ez dute baztertzen neurri murriztaile "gogorragoak" hartzea, hala nola udal edo lurralde mailako itxierak egitea joan-etorriak mugatzeko edo establezimenduen ordutegiak gehiago zorroztea.
Nolanahi ere, asteazkenean zabaldu bazen ere Etxeratze agindua eta beharrezkoak ez diren jardueren bukaera 20:00etara aurreratzea proposatuko zela, Espainiako Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluak Aste Santuko plana mantentzea erabaki du.
Nafarroan ere, Aste Santuko oporrak igaro arte luzatu arren indarrean dauden neurriak, datuak nabarmen igoz gero ez dute baztertzen neurriak zorroztea. Adibidez, intzidentzia altua duten herriak ixtea. Datu epidemiologikoak egunero aztertuko dira, behar izanez gero neurriak murrizteko helburuarekin.
Nafarroako kasuan indarrean dagoen araudiaren arabera, lau pertsonako muga dago leku itxietan eta seikoa irekietan. Bizikidetza-unitatera mugatzen dira elkartze pribatuak eta etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara bitartekoa da. Nafarroak itxita jarraituko du. EAEn aldiz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik ibili daiteke oraingoz. Gehienez lau pertsonako taldeak elkartu daitezke eta elkartze pribatuak ere bizikidetza-unitatera mugatuko dira. Etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara dago ezarria.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.