Aste Santua eta Fedea


2022ko apirilaren 13an - 10:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urte sasoi honetan, udaberriarekin batera, Aste Santua deitzen den aste oso bat izan ohi dugu gogoan. Behar bada, oporraldi txikiaz gogoratuta gehiago, santutasunean pentsatuta baino. Negu luze baten ondoren, nork ez ditu egun horiek gustuko? Bost egunetako oporralditxoa garai honetan, eguzki epelaren igurtziarekin, ederki disfrutatzen dugu. Baina denok ez ditugu era berdinean igarotzen lanik gabeko egun seinalatu hauek. Bada jende multzo bat, agian urtez urte murrizten doana, bere erlijioarekin edo bere fede eta sinesmenaren inguruan mugitzen dena egun “Santu” hauetan, nahiz eta turismo pixka bat egiteko edo deskantsatzeko erabili.

Ni neu, egon ninteke aipatutako jende-multzo horretan edo multzotik kanpora, baina berari begira. Bietan batera egongo banintza ere –hori fisika kuantikoa litzateke–, ez nioke gogoeta batzuk egiteari uko egingo, beharra sentitzen dut eta idatziz egitea egokia dela iruditzen zait.

Hasteko, esan nahi dut bai gogoetak eta bai iritziak nireak –nik idatzitakoak behintzat– direla eta ez dudala inoren eta ezeren aurka egiteko asmorik. Beraz, ez nuke inor mespretxatua, iraindua edo baztertua sentitzea nahi. XXI. mendeko leihatilatik begiratu nahi dut Aste Santuko ospakizunen plazara, gaur aurkitzen naizen isil gune honetatik, barrena bilduta, inguruan ditudan beste leiho batzuk zabalduz beti ere. Batzuk atzo ireki nituen: ekialdeko leihoa, aire goxoa eta isila dakarrena; mendebaldekoa, aire preskuagoa, arrazoimenaren ukituarekin freskatzen zaituena; hiru erlijio handien leihoa, haize hotza eta bortitza, baina ireki beharrekoa. Gaur, berriz, beste hauek ditut irekita: filosofiarena (batez ere “peremnea” deitzen den hori), neurozientziaren leiho berria eta fisika kuantikoaren leihatila txikia, garrantzitsuak.

"Erlijioek ez dute aurrerapenik egin. Gizakia eta Jainkoa urrunduta bizi dira. Fedeak berak urrundu ditu"

Distantzia honetatik ederki ikusten dira kaleetan zehar, mendeetan, urtez urte egin dituzten ibilbide berdinak jarraituz, Nazareteko Jesúsen nekaldiko une desberdinak irudikatzen dituzten pausoak dantzan, harantz eta honantz, piztutako kandela-argiak dardarka dituztela. Nork esango luke tronu horren azpian, ezkutatuta, 50 gizon baino gehiago doazela, sardinak latetan bezala, indarka eutsi ezinean mila kilotik gorako pisua duen pausoa.

Desfilea, izugarria; amai-gabea. Turuta eta danbor hotsik ere ez da falta kostalero-ek erritmorik gal ez dezaten. Pauso batetik besterako tarte luzeak ere ongi beteta daude. Ez da kukurutxo-luzea duenik falta. Oinutsik doazenak ere asko dira, penitenteak omen. Gurutze bat sorbaldan dutela ere asko ikusten dira, denak ilaran, bata bestearen atzean. Hara hor non ikusten ditudan bizkarra bistan, haragi gorritan, bazterrak odolez zipriztinduta, kolpeka zigortzen direnak. Ez al dago inor basakeri hori salatu dezakeenik? Hori animalen aurkako tratu txarra baino gehiago da.

Fedea, sinesmena? Hau dena ikusita, nork ez luke esango oraindik ere badela fedea gizakiarengan. Eta, ziur nago, desfile horietan, halako penitentzia eginez agertzen diren pertsonak fedeak bultzatuta egiten dutela. Horrela zen fedea duela 2.000 urte, 500 urte, atzo eta gaur ere bai, XXI. mendean. Zertan aldatu da orduan gizakia eta bere jarduera denbora guzti honetan? Kristau existentzialismoan oso gutxi (hitza bera eta korrontea berriak badira ere). Erlijioek ez dute aurrerapenik egin. Gizakia eta Jainkoa urrunduta bizi dira. Fedeak berak urrundu ditu.

Fedea beti erlijioarekin lotu izan dugu, baina sinestea edo ez sinestea une guztietan darabilkigun zerbait da. Gezurra eta sinestea elkarren ondoan dabiltza. Gezurra asko erabiltzen omen dugu, askotan nahi gabe, inkontzienteki, baina sinetsi ere hala egiten dugu. Fedea eta sinesmena gauza bera da, nahiz eta fedea aipatzen dugunean zerbait sakonagoa iruditu. Gizon-emakume fededunak “sinesten dut, sinesten dut” abesten dute elizan. Sinestea da fededun izatea.

Fedea gure garunaren erditze bat da. Sinestea beharrezkoa du. Burmuinak bere lanetan jarraitzeko lehena eta geroa beharrezkoak ditu, ez zaio oraina gustatzen. Erlijioak gertatutakoan eta gertatuko denaren ustean oinarrituta daude. Beraz, lehenean eta geroan. Adimenak duen oraina pentsatzea bera da. Baina, pentsatzen duena iragana edo etorkizuna da.

Beraz, ahaztu Descartesek esan zuen hura (“Cogito ergo sum”), gerturatu zaitez zeure gorputzera eta ingurunera eta utzi gehiegi pentsatzeari. Sentitzea oraina da. Ezin da bizi iraganean eta etorkizunean –hori buruak bakarrik egin dezake– orainean bakarrik baizik. Entzun zure bihotzaren taupadak, konturatu zure arnasketaz, ikusi loratzen baratzeko lehen loreak, besarkatu maite duzuna , ingurukoa… hori dena oraina da. Jainkoa bertan, zuregan duzu. Bizia bera da. Ez dago hausturarik.

Burua bai, behar dugu egunerokoan funtzionatzeko, baina kito. Behatu bere pentsamenduak, min handia egin dezaketelako norberegan eta besteengan, gehienetan jakin gabe.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Eguneraketa berriak daude