Aste Nahasia egingo dute Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren ordez

  • Bilboko Konpartsok ez dugu aurten Aste Nagusia ospatuko. Halere, uztailaren 18an Bilboko Areatzan azaldu dugunez, abuztuaren 22tik aurrera izango da pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa. "Aste Nahasia" deitu diogu antolatuko dugun ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumeari, Bilbok Aste Nagusiaren ohiko datetan biziko duen kontrastez betetako egoera laburbiltzeko. Lehenengo ekimena aurkeztu dugu: kartel-lehiaketa. Bestalde, konpartsok dei egin dugu zerbitzu publikoak eta jai eta kultur herrikoiak defendatzeko.


2020ko uztailaren 20an - 07:32

Gaurko datan (uztailak 18) zen ospatzekoa Konpartsakide Eguna, Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera eman ohi dion konpartsen arteko ospakizuna. Baina osasun egoerak eta bizi dugun errealitateak, ordea, bestelako ekitaldiak antolatzera behartu gaitu. Hala, arratsaldean, "Jaiak bultzatzen!" lelopean, jai herrikoien aldeko manifestazioa egin dugu, Aste Nagusiko jai-gunearen perimetrotik.

Aurreko egun eta asteotan azaldu dugunez, konpartsok jada datozen hilabete eta urteei begiratzen gaude. Izan ere, beldur gara aurreko krisietan bezala erakundeek oraingo normaltasun berria eta krisi ekonomikoa baliatuko dituzten jai herrikoiei oztopoak ipintzeko: murrizketak, trabak eta debekuak, eredu parte-hartzailearen kontra jotzeko eta arlo horren pribatizazioa sustatzeko, osasungintzan, hezkuntzan eta abarretan gertatu den legez. Horregatik, egoera salatu eta herri mugimenduaren alde agertuko gara, Euskal Herriko jai-eragileak elkarlanera deituta, normalitate berrian eredu parte-hartzailea zaindu eta defendatzeko.

Aste Nahasia

Baina aurtengo jai-urtea ez dugu galdutzat jo. Aurten ez da izango Aste Nagusia, baina abuztuaren 22tik aurrera izango da pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa. Egingo dugu elkar zaintzatik, osasun-neurriekin, eta prebentzio irizpideak gidatuta, modu herrikoian, feministan, euskaldunean, ekologistan eta ahal den parte-hartzailean. Ekimen horri, "Aste Nahasia" izena ipini diogu.

Izen horren atzean, gaur eguneko kontrasteak irudikatu ditugu: tristezia, alaitasuna, kolektibotasuna, Mari Jaiaren falta, shock-egoera, eta zerbitzu publikoak eta jai eta kultur herrikoiak defendatzeko deia: Aste Nahasia, urte tristea delako, galdu ditugun senide, lagun, lankide eta auzokideengatik, zein lana berreskuratu ez dutenengatik… Aste Nahasia, egoera horretan inoiz baino gehiago behar ditugun alaitasuna eta irribarrea aurkitzeko… Aste Nahasia, denok berriz batuko gaituen ekimen koloretsu eta kolektiboa behar delako, distantzia fisikoak gorde arren... Aste Nahasia, uda arraroa delako, maskarak aurpegi erdia estalita ikusten baititugu kuadrillakoak... Aste Nahasia, begiak estali barik izan arren ez dugulako ikusiko Mari Jaia balkoira ateratzen...Aste Nahasia, jai zoroa den Aste Nagusiari urteen poderioz ordena apurrak eta ohitura batzuk antzematea lortu dugunean, berriro ere erabat aldatu delako aurten, begi-bistatik desagertzeraino… Aste Nahasia, oraindino shock egoeran eta nahastuta gauden arren, belarriak erne eta begiak zabalik izan behar ditugulako, zerbitzu publikoak eta jai eta kultur herrikoiak defendatzeko.

Joan den urritik ehunka konpartsakide ibili gara ohiko Aste Nagusia prestatzen, baina Covid-19ko izurriteak dena hankaz gora ipini digu. Hala, iaz antolatutako 566 ekitaldiak behin eta berriro aztertu eta moldatu dituzte unean-uneko osasun-neurrietara, Bilboko Konpartsekin elkarlanean dabiltzan dozenaka eragileekin batera. Gainera, beste ekimen batzuk sortu dituzte. Halere, denak galbahetik hainbat bider pasatu ostean gehienak ezin izango dituzte egin aurten. Halere, datozen asteotan ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xume bat plazaratuko dugu.

Kartel-lehiaketa

Hala, uztailaren 18an Aste Nahasia horren lehenengo ekimena azaldu dugu konpartsok: Aste Nahasia bera iragartzeko kartel lehiaketa baten bidez aukeratuko dugu eta izen-emateari hasiera eman diogu. Kartelak honako testua izan beharko du derrigorrez: BILBO 2020. ASTE NAHASIA. Abuztuaren 22tik aurrera.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 30eko 15:00ak arte izango da, posta elektronikoz. Bidali honako helbidera: astenahasiakartela@bilbokokonpartsak.eus.

Kartel-lehiaketaren oinarriak (pdf) hemendik jaitsi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude