Istiluak izan dira aste honetan EHUren Leioako campusean eta ondotik hainbat erreakzio izan dira. Unibertsitateko ordezkari instituzionalek elkarretatzea egin dute asteazkenean gertakaria salatzeko. Martxoaren 14ko ekintzaren egileek berriz, ohar bidez "barkamena" eskatu dute.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean gertatutakoari buruzko ohar bat jaso du Leioatik! Leioako campuseko ikasle-proiektu komunikatiboak. Bertan aipatzen denez, "petardo bat eta ke-pote bat" baino ez zituzten bota; "izan ere, suaren alarmak aktibatzea zen helburua, ikasleen atentzioa deitu eta martxoaren 23ko greba-deialdia zabaltzeko".
Gaineratu dutenez, "ekimenak ez zuen pertsonen aurka egiteko inolako helbururik". Hala, "elkartasuna" adierazi eta "barkamena" eskatu diete kalteren bat jaso duten langileei eta ikasleei.
Astearteko ekintzak "ez zuen pertsonen aurka egiteko helbururik", ohar anonimo bidez jakinarazi dutenez
"Biolentzia eguneroko desjabetuok, zapalduok, jasaten dugun errealitate itogarria da", ekintzaren egileek adierazi dutenez. Testuinguru horretan kokatu dituzte "matrikula itogarriak, klaseetan jasan beharreko eduki zapaltzailea, unibertsitatera ailegatzeko garraioa zein etxebizitza-alokairua ordaintzeko ezintasuna...".
Horren guztiaren erantzule egin dute Euskal Herriko Unibertsitatea: euren berbetan, "aurrera eramandako ekimena sinbolikoa izan zen. EHU kapitalismoaren sostengurako eta erreprodukziorako instituzioa denez, errefusatu egiten dugu; eta horregatik burutu dugu ekimena dekanotzan, aparatu burokratiko honen beste atal bat den dekanotzat, hain zuzen ere".
Amaitzeko, martxoaren 23an, "ikasle zapalduon alde kaleak hartzera" deitu dituzte. Azken egun horretarako greba deialdia egin du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak.
Nekane Balluerka: "Espazio publikoa defendatu behar dugu"
Asteazkenean bertan elkarretaratzea egin dute bezperako erasoa salatzeko. "Unibertsitateko kide askok parte hartu dute", EHUren arabera, "baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek ere".
Asteazkenean eraso gehiago izan direla salatu du EHUk, kasu honetan Arabako campusean
"Elkarteratzea egiten ari zen bitartean, gure unibertsitateari eraso diote berriro, oraingoan Arabako Campuseko Letren Fakultatean", unibertsitateak hedabideei bidalitako oharrean jakinarazi duenez. "Txanodun talde batek pintura bota du dekanotzako bulego batzuetan, eta atondoan eta atezaintzaren aretoan ere gorotz eta herdoila egotzi dute".
EHUko errektore Nekane Balluerkak gertakari horiek salatu ditu eta jasan dituzten pertsonei unibertsitate-komunitatearen elkartasun eta sostengua adierazi die: “Unibertsitateko langileon eguneroko jarduerak gizarteari zerbitzu publikoa ematea ahalbidetzen du. Milaka pertsona daude irakasten, ikasten, lan egiten, ikertzen eta gizarte hobea eraikitzen ari direnak. Onartezina da langileon eskubideak urratzea eta beren osotasun fisikoa ere arriskuan jartzea. Gure unibertsitatearen zeregina foro ireki gisa azpimarratu nahi dugu. Foro horretan pertsona guztiek daukate aldarrikapenak egiteko eta mota guztietako proposamenak eztabaidatzeko aukera. Eta, azkenik, espazio publikoa defendatu behar dugu, guztion espazioa delako, eta hor ezin dute lekurik izan pertsona gutxi batzuen larderiazko jarrerek”.
Albiste honen zati bat Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.
Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]
Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]
Egoera juridikoki aztertu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakaslea lanpostutik kentzeko prozesua martxan jartzea. Irailaren 27an hasi ziren irakaslearen aurkako salaketak. Orduztik ehundaka izan dira auzi honen... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]