Astakeriak Trumpen eta beste batzuen ahotan, espetxea emakumeen bizitzan

Duela aste batzuk Trump AEBetako lehendakarigaia entzun genuen telebistaz emandako eztabaidan, bere herrian, haurra jaio ostean abortua baimentzen duten estatu demokratak daudela esanez.

Pertsonaia ikusita, ideia zentzugabea eta inprobisatua dirudi, baina faltsukeria hori bera 2019an Adolfo Suárez Illanari, garai hartan Madrilgo PPko bigarrena zenari, entzun genion: ziurtatu zuen New Yorken "jaio ondoren abortua baimentzeko lege bat onartu berri zela".

Duela gutxi, 2022an, Hungariako Orbanen Gobernuak dekretu bat onartu zuen, abortatu nahi duten emakumeak umekiaren bihotzaren taupadak lehenago entzutera behartzen dituena. Proposamen hori ere, hemendik hurbilago, Voxeko diputatu bati Gaztela eta Leonen entzuten genion.

Pilula labur horiek ikusarazten digute, gure gizarteetan ere gero eta indar handiagoz ageri den eskuin muturrak, emakumeen eskubideen aurkako argudioak partekatzen dituztela eta bereziki haurdunaldia borondatez eteteko eskubidearen aurkako argudioak.

Entzuten ditugu, eta: pertsona batzuk ideia horiek partekatzen dituzte, beste batzuk "ze astakeriak esaten dituzten" esaten dute eskuak burura eramanda, beste batzuk jada zaharrak eta gaindituak dauden gaiak direla deritzote, baina bagaude ere, arrazoi askorengatik biziki sumintzen garenak. Badirudi emakumeen giza eskubideak ez direla eskubideak, eta boterea lortzen duenaren esku daudela, begira diezaiogun Argentinari, Afganistani, leku batzuk bakarrik aipatzearren, hemen zerrenda zehatz bat egitea ezinezkoa litzatekeelako. Badirudi boto gehiagoren truke eskubide batzuk ezabatu daitezkeela. Abortatzeko eskubidearen urraketak emakume askoren bizitzetan duen eragina ere ezagutzen dugulako sumintzen gara.

Aurten, Abortua Despenalizatzeko eta Legeztatzeko I28 egun honetan, indar handiagoz eskatzen dugu Beatrizentzat Justizia, eta
giza eskubideen edozein urraketa jasaten duten beste hainbat emakumerentzat ere

Umekiaren taupada entzutearen beharra abortua erabat zigortzen duten estatu askoren lehen urratsa da. Behin eta berriz aditzen ditugun argudio horiek lege bihurtzen dira, eta nori eragiten diote nagusiki? Herrialde horietako emakume pobreei, espetxean ere amaitzen baitute. Argi dagoelako baliabide ekonomikoak dituzten emakumeek abortatzen jarraituko dutela eta baliabide horiek ez dituztenek egingo dutela edo saiatuko direla, beren osasun eta bizitzarako arrisku handia bada ere.

Egun hauetan, El Salvadorren, Agrupación por la Despenalización del Aborto elkarteak salatu duen bezala, larrialdi obstetrikoa jasan zuen emakume baten espetxeratzea ezagutu dugu. Bera baino lehenagoko beste batzuentzat horrek 30 urte baino gehiagoko espetxeratzea ekarri zuen, larrialdi obstetrikoak homizidioagatik zigortu zituztelako.

Gaur Beatriz gogoan dugu, salvadortarra bera ere. Bere kasua ez da bakarra eta politika hauek emakumeen bizitzetan zer suposatzen duten agerian uzten du. Bere kasua enblema izaten ari da, emakume guztientzako abortatzeko eskubidea exijitzeaz gain, eskubide horren urraketak beren bizitzetan izan dituen ondorioak jasan dituztenei erreparazioa eskatzeko ere ikurra bilakatu da.

Beatrizek lehen seme bat izan zuen, eta zenbait ebakuntza egin zizkioten hainbat osasun-arazoren ondorioz, arrisku handiko haurdunaldia izan zuelako. Urte batzuk geroago, beste haurdunaldi bat izan zuen, eta hasieratik diagnostikatu zioten umekiak malformazioak zituela eta behin jaiota ez zegoela bizi-itxaropenik. Medikuak bat zetozen haurdunaldia etetea beharrezkoa zela, Beatrizen osasun-egoera egunero larriagotzen baitzen.

Medikuaren irizpena eta nazioarteko presioa gorabehera, El Salvadorko Estatuak uko egin zion prozedura baimentzeari eta Beatriz haurdunaldiarekin jarraitzera behartu zuten. Azkenik, Giza Eskubideen Gorte Interamerikarraren esku-hartzearen ondoren, El Salvadorko Estatua 2013ko ekainaren 3an haurdunaldia eteteko prozedura egitera behartu zuten. Beatriz 2017ko urriaren 8an hil zen. Bere osasun-egoera okerrak zirkulazio-istripu baten ondorioak larriagotu zituen.

Beatrizen kasuak munduaren aurrean abortuaren erabateko zigorraren eragin larriak agerian utzi zituen. Hala, 2024an, hainbat erakundek Beatrizen kasua Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrera eraman dute, El Salvadorko Estatuaren aurka. Beraiek esaten duten bezala, "Beatrizen memoria ohoratu nahi dute, familiari egindako kalteen erreparazio integrala eta ez errepikatzeko neurriak exijitzen dituzte, Beatrizek bizi izandakoa beste neskatilarik ez emakumerik bizitzera behartuta egongo ez dadila ziurtatzeko, baita milaka salvadortarren bizitzaren aurka egiten duen araudi-esparrua aldatzera ere".

Haiekin batera, El Salvadorko, eta Ameriketako beste herrialde batzuen, lege murriztaileak aldatzea eragingo duen aldeko epaia espero dugu.

Europan ere, beste ekintza batzuk badaude. Gaur egun, "My Voice, My Choice" (Nire ahotsa, Nire Erabakia) mugimendua emakume guztiontzako abortu seguru eta doakoaren aldeko Europar Herritar Ekimena eratu da, oraindik ere honen onarpenean eta praktikan jartzean gabeziak aurkitzen ditugulako.

Aurten, Abortua Despenalizatzeko eta Legeztatzeko I28 egun honetan, indar handiagoz eskatzen dugu Beatrizentzat Justizia, eta giza eskubideen edozein urraketa jasaten duten beste hainbat emakumerentzat ere.

Lidia Ruiz Gómez, Mugarik Gabe

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Eguneraketa berriak daude