AEBen estradizio eskaeraren bigarren epaiketa hasi da astelehen honetan Londresen. Kazetariaren defentsaren arabera, irregulartasunen eta oinarrizko eskubideen urraketen zerrenda luzeak estradizioa eragotzi beharko luke.
2010ean Irak eta Afganistango gerrari buruzko dokumentu sekretuak argitaratzeagatik, AEBek Espionaje Legea urratzea leporatu diote Julian Assangeri. Defentsak bera askatzea eta haren prozesua baliogabetzea eskatu du, NBEk, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak eta Ingalaterrako ohiturazko legeak giza eskubideak eta eskubide zibilak urratzen dituztelako.
Assange kasu bihurria 2010ean hasi zen, Iraken eta Afganistanen gerra, ustelkeria eta prebarikazio krimenak agerian uzten zituzten dokumentu sailkatuen argitalpenarekin. Auziaren lehen buelta Suediako WikiLeaks-en fundatzaile karismatikoaren aurkako salaketa izan zen, bi hilabete geroago, bi emakumeren bortxaketa eta sexu-abusua egotzita. Suediak Assange estraditatzea eskatu zuen, eta Erresuma Batuko poliziak atxilotu eta fidantzapean aske utzi zuen, estradizio epaiketak irauten zuen bitartean. 2012an Britainia Handiko Gorte Gorenak Suediara estraditatzearen alde egin zuenean, Assangek asilo politikoa eskatu zuen Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan.
Ordutik hainbat aldaketa egon dira AEBetan, Suedian eta, bereziki Ekuadorren. AEBek Nazioarteko Diru Funtsarekin 4.000 milioi dolarren truke emandako maileguaren truke, Lenin Morenoren gobernuak Assangeren egoera babesik gabe utzi zuen. Iazko apirilean, polizia ingelesa Ekuadorko enbaxadan sartu zen eta atxilotu egin zuen. Harrez gero, Belmarsheko segurtasun handiko kartzelan dago, Londresen.
Zigor eredugarria nahi dute AEBek
Bigarren estradizio prozesu hau apirilean hasi behar zen, baina pandemiarekin atzeratu egin zen. AEBek atzerapen hori baliatu dute leporatzen zaizkion 18 delituei kargu berriak gehitzeko. WikiLeaks-eko bi bazkidek eta erakundeko langile batek AEBetako segurtasunaren aurkako konspirazioaren konplize izatea leporatzen diete.
AEBetako argudioa da sailkatutako dokumentu horiek argitaratzeak arriskuan jartzen duela pertsonen bizitza edo estatuaren segurtasuna. Luis Carlos Moro Amerikako Abokatuen Elkarteko idazkari nagusiaren esanetan, argudio hori akusazio klasiko bat da, egiten duena estatu demokratikoa edo diktatoriala izan. "Assangeren estradizioak aurrekari arriskutsua ezarriko du mundu demokratiko guztiarentzat, zuzenbide estatuaren indarra ordezkatu beharrean jazarpen politikoaren garaipena ekarriko duelako", esan du Morok. AEBek argi utzi nahi dute haren trapu zikinak aireratzen ausartzen den edonor munduko azken muturreraino jazarriko dutela, atxilotu eta zigortu arte.
Defentsaren arabera, irregulartasunen eta oinarrizko eskubideen urraketen zerrenda luzeak estradizioa eragotzi beharko luke. Puntu horien artean, badira sendotasun ia ukaezineko batzuk, defentsak dioenez: bat, AEBen eta Erresuma Batuaren arteko aldebiko estradizio-itunaren 4. artikuluak estradizioa debekatzen du arrazoi politikoengatik; bi, debekatu egiten du "epaiketa bidegabe bat egiteko arriskua" dagoenean, hau da, zuzenbide-estatu baten gutxieneko inpartzialtasun-bermerik gabe; hiru, Assange estraditatzekotan torturatua izateko duen arriskua. Eta lau, prentsa eta adierazpen askatasuna urratzea: estradizioak delitu gisa hartuko luke gobernuaren informazioa zabaltzea.
Harrigarriak dira, halaber, halako auzi berezi batean auzia jarraitzeko eskubideari jarri zaizkion oztopoak: hamar kazetari bakarrik sartu ahal izango dira auzi-saioetan. Prozesuaren gardentasuna arriskuan jartzeaz gain, debeku hori Assangeren osasun egoera ikusezin bihurtzeko modu bat ere badela salatu dute auzipetuaren aldekoek, eta diotenez, bere egungo osasun egoera kaskarra da.
Auziaren berezko berezitasunez gain, prozesamendua une esanguratsuan dator, besteak beste, azaroaren 3an AEBetako lehendakaritzarako hauteskundeak direlako eta urtarrilaren 1ean Erresuma Batuaren EBko behin-betiko irteera. Horrek guztiak presio berezia jartzen du auziaren gainean.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]