Horrorearen erdian, haur palestinarrentzat bizipoza eta arnasa dira Asma Mustafa irakaslearen klaseak. “Haur hauek aterpea, jatekoa eta ura behar dute, baina euren bihotz eta buruek ere zaintza behar dute, batez ere bizi dugun angustia honen pean. Umeek inoiz ez lukete ikasteari utzi behar, hezkuntzarako eskubidea galtzen badute, Palestinak ez du etorkizunik izango”.
Mustafa ingeleseko irakaslea da Gazan, eta Israelen eraso bortitza hasi zenetik, hiru aldiz desplazatu da. Lehenengo aldian, eskola huts batean hartu zuen aterpe familia osoak, eta laster hasi zen arratsaldero bertan errefuxiatu ziren familietako haur guztiak gela batean biltzen, liburutegiko ipuinak irakurri, hitz egin, jolastu eta ingelesezko hitzak erakusteko. “Gerrari aurre egiteko eta beren errutinari zentzu pixka bat emateko modua da”, azaldu du Middle East Eye hedabidean.
Orain, Mustafak Rafah-ra mugitu behar izan du, oihal-etxe batean bizi da, eta inguruko haurrei klaseak ematen jarraitzen du. Baldintza negargarrietan dagoen Rafah superpopulatuan, Asma Mustafaren eskolak arnasgunea dira haurrentzat, eta aukera dira erasoa ez bestelako gaiez hitz egiteko, istorio berriak ezagutu eta partekatzeko, jakin-mina asetzeko, gainerako haurrekin jolasteko...
Palestinan irakasle izatea
“Palestinan irakasle izateak esan nahi du lan egitea eraiste arriskuan dauden eraikinetan, lan egitea Israelen erasopean, larrialdi egoeran, bat-batean eskolak itxi eta ziurgabetasunera bueltatzea, eta esan nahi du ikasleak moralki eta emozionalki laguntzen espezializatzea, aldi berean egokitzen zaigulako irakasle izateaz gain aita-ama, anai-arreba edo lagun izatea gure ikasleentzat”, kontatu zuen Mustafak, duela urte pare bat. Gazan biolentziak traumatizatutako haurren hezkuntza eskubidearen alde borrokatzeagatik eta hezkuntza arloan egindako lanagatik sariak jaso ditu Asma Mustafak.
"Jolasten dugu, ikasten dugu eta mundua esploratzen dugu. Ume hauek ez dute inoiz bidaiatu, ez dakite hormetatik kanporakoa nolakoa den, eraso oso bortitzak jasan dituzten haurrak dira"
Palestinan ikasle (eta haur) izatea
Israelek Palestina herriaren aurka burutu zuen 21 eguneko eraso baten ostean, ikasle batek eskerrak eman zizkion irakasleari, jolastera atera zituelako eta ordura arte ez zuelako jostailuekin aritzeko aukerarik izan. Mustafa konturatu zen neska harena zela haur asko eta askoren errealitatea Gazan, eta hala jaio zen bere ekimena: ingelesa irakastea jolas hezitzaileen bidez. Jolas hezitzaileak bilatzen eta garatzen inbertitu zuen denbora, eta 45 jolas estrategia diseinatu zituen, batzuk ikasiak, beste batzuk berak sortuak. Ingeles ikasgaia ere baliatu du, bideokonferentzia bidez beste 35 herrialdetako ikasleekin hitz egiteko, beste kultura batzuk ezagutzeko, beste lurralde batzuetako haurrei eskutitzak idazteko... “Jolasten dugu, ikasten dugu eta mundua esploratzen dugu, pasaporte beharrik gabe. Ume hauek ez dute inoiz bidaiatu, ez dakite hormetatik kanporakoa nolakoa den, ez bada telebista eta internet bidez. Eraso oso bortitzak jasan dituzten haurrekin ari gara lanean, etxean egoera ekonomiko oso larria izan ohi dutenak”.
Israelen azken erasoaren aurreko elkarrizketa hartan, mezu bat ere bidali nahi izan zion nazioarteari: “Palestinan bakean bizitzeko beharra dugu, ez gerra gehiagorik, ez eraso gehiagorik, ez hildako edo preso eramandako senide gehiagorik, ez behartutako ezkontzarik; eskubidea dugu ikasteko, jolasteko, ongi pasatzeko, bidaiatzeko eta bizitzan aukera onak izateko, behin baino ez delako bizitzen”.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]