Askatasunaren Bidean taldeak ez du oraingoz alderdi politikorik sortzeko asmorik

  • Ezker abertzalearen estrategiarekin bat ez datozen 50 bat preso eta iheslari ohik Askatasunaren Bidean ekimena aurkeztu dute larunbatean Bilbon. Ezker abertzaleak ez dituela ordezkatzen diote: "Ez gara identifikatuta sentitzen; izan ere, ez dugu ulertzen borroka armaturik ez dagoelako etsaiaren besoetan erortzea".


2016ko maiatzaren 23an - 09:43
Aurkeztu berri den taldeak iritzi du estrategia aldaketa bera "ezker abertzaleko frakzio erreformista batek egindako jokaldia" izan dela (argazkia: Kaosenlared.net).

Argi utzi dute euren batzarretan ez dutela borroka armatua berriro erabiltzeko inolako proposamenik edota planteamendurik egin. "Ezta behin ere. Hor zehar planteatzen ari diren alternatiba gezurra da, ezker abertzaleak badu nahikoa masa kritiko beste parametro batzuen arabera antolatzeko", adierazi du Fernando Lizeagak, Patxi Eskisabel eta Joel Sistiagarekin batera emandako prentsaurrekoan.

Alderdi politiko berria sor dezaketen galdetuta, Lizeagak esan du denen artean erabakiko dutela nola antolatuko diren eta euren borroka aurrera nola eta zein bitarteko erabilita eramango duten. Dena den, gehitu du oraingoz ez dutela alderdi politiko bat sortzeko asmorik.

Hiru helburu ezarri dituzte, Bilbon aurkeztutako agirian diotenez: "Borrokaren duintasuna mantentzea eta Euskal Herri Langilearen historia berridazteko zein manipulatzeko saiakera guztiei aurre egitea; belaunaldi berriei etorkizun libre eta hobea eraikitzeko ateak ez ixtea; eta errepresaliatu politikoei haien babesa ematea eta etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik bat bera ere bide bazterrean botata geldituko ez dela jakinaraztea".

Arraizen ustez, ibilbide laburra

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak adierazi du bere ustez Askatasunaren Bidean ekimenak "ibilbide laburra" izango duela. Halaber, Sorturi egin dizkioten kritikek ez diotela minik eragin esan du Ser irratiari emandako elkarrizketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
LAB-ek 50 urte bete ditu
Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik

1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Usansolon herritarrak kexu dira erdigunea tren geltokirik gabe uzteko erabakiaren aurrean

L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]


2024-07-16 | Hamaika Telebista
Osakidetza aurrekontu eztabaidatik kanpo utziko du EH Bilduk, Gobernuari “oxigenoa” emateko

Giro onean burutu da astelehenean Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren eta Euskal Herria Bilduko bozeramaile Pello Otxandianoren arteko bilera. Hala esan du Otxandianok berak ordu bat eta 40 minutu inguru luzatu den bilera bukatzerakoan. Pradalesek oposizioko... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezker abertzaleko familia baten etxearen aurka tiro egin zuen polizia ohiari

Astearte goizean egitekoa zen epaiketa, baina akordioa egin dute aurretik fiskaltzak, akusazio partikularrak eta akusatuaren defentsak. Akusatuak onartu du 2019an tiro egin ziola Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari. Espetxeratzea ekiditeko indultua eskatuko... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Barrena, EH Bildu: “Eskuin muturraren aurkako gotorlekua izango gara”

Iruñean egin dituzte adierazpenak EH Bilduko ordezkariek, emaitzak jakin eta gutxira. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak mezu bat igorri nahi izan dio “Euskal Herria osoari: kanpainaren azken zatian, amets bat eta erronka bat nuela plazaratu nuen, Hego... [+]


2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude