Apirilaren 14arekin, Askatasun plazatik kendu dute Rodezno kondearen plaka, Joseba Asiron alkatea, udal talde guztietako ordezkariak eta memoriaren alorrean lan egiten duten hainbat elkartetako kideak han zirela.
Rodezno Kondea, Tomas Dominguez Arevalo, Francoren Justizia ministro izan zen 1938tik 1939ra, eta 50.000 heriotza zigor baino gehiago sinatu izana leporatzen zaio. Memoriaren aldeko elkarteek urteetan eskatu dute izena aldatzeko, baina UPNk beti muzin egin dio eskaerari.
Memoriaren Autobusa egitasmoak mozio bat aurkeztu zuen 2009an; PSN eta NaBairen babesa jaso zuen. Yolanda Barcina orduko alkateak Rodezno Kondearen plaza izenari eutsi zion, Dominguez Arevaloren izen-abizenak kenduta.
Serapio Esparza udal arkitekto izandakoaren (Iruñea, 1880-1968) izenarekin ordezkatzea proposatu zuen Iruñeko udal gobernuak. Asmo horretan, ordea, atzera egin eta elkarrizketa bidezko prozesua lehenetsi zuen, eragile sozialek hala eskatuta.
Imaz Anaien kaleari ere izena aldatuko diote etzi. Julian Artegaizena hartuko du, lehen zabalgunea diseinatu zuen arkitektoa. Imaz anaiak militar familia bateko kideak ziren.
Asiron alkateak gaurko ekitaldian nabarmendu du memoria historikoaren alorreko elkarteen aspaldiko aldarrikapena zela plazaren izen aldaketa. Affna36 Nafarroako fusilatuen senideen elkartea, Memoriaren autobusa, Amapola del Camino Koordinakundea, Memoriaren Bideak eta San Fermines 78 Gogoan elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]