Polizia marokoarrak larunbatetik Sahara mendebaldean ziren brigadistak kanporatu dituela salatu du Askapenak. Aaiun hirian sartzeko kontrol batean atxiki dituzte eta Marokoko lurretara bidali saharar independentistekin bildu izanagatik. Erakunde internazionalistaren arabera, azken hilabeteetan ia ez da atzerritarrik heldu da Saharara eta blokeoa areagotu du Marokok.
Abuztuaren 2an iritsi zen brigada Sahara mendebaldera. Smara hirian bi egunez hainbat kolektibo sahararrekin egon ostean, astelehenean Aaiun hiriko sarreran kanporatu dituzte. Goizean, hiru brigadista Aiun hirira autobusez zihoazela, kontrol polizial batean geratu, autobusetik jaitsi arazi eta ez diete bidea jarraitzen utzi. Gobernu delegatuak jakinarazi die Smaran Saharar independentistekin bildu direlako kanporatu dituztela.
Arratsaldean, brigada osatzen zuten beste hiru kideak ere geldiarazi dituzte hirira sartzeko ahaleginean. Haien borondatearen aurka, taxi batean sartu eta Maroko hegoaldeko Agadir hirira bidali dituzte guztiak poliziaren zaintzapean.
Askapenatik Saharara abiatutako brigadak kanporatzen dituzten lehen aldia dela azaldu du erakundeak.
“Lekuko deserosoak” kanporatzen eta blokeoa indartzen
Azkenaldian Marokoko gobernua Saharar lurren blokeoa indartzen ari dela adierazi du eragile internazionalistak. “Okupazioarekin aski ez eta nazioarteko brigadistoi sarrera galarazi nahi digute, testigu deserosoak gara nonbait”, diote.
Brigadisten kanporaketarekin batera, Sahara okupatuak bizi duen egoera salatu du Askapenak. Azken hilabeteetan Mendebaldeko Saharara atzerritik inor gutxi heldu dela jakinarazi dute, guztiak kanporatuak edo mugan atxikiak izan baitira.
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]
Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.
Zortzi hitzaldi eta tailer eskainiko ditu Askapenak, nazioarteko hizlariekin.
Datorren azaroaren 30ean, Donostiako Epaitegiaren aurrean 11:15ean kontzentrazioa deitu dute Kaxilda liburutegiak, Biladi elkarteak eta Askapena mugimenduak. Egun horretan bere burua sionistatzat definitzen duen Fadi Hassan palestinarraren aurka epaiketa dute Kaxildako kideek... [+]