Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa salatzeko Herriak Libre dinamika aurkeztu dute larunbatean. “Espainiako Estatu inperialista” epaituko dutela adierazi dute ehunka pertsonak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, zapi palestinar laranjak soinean.
Urriaren 19tik azaroaren 2ra eginen dute Askapena, Askapeña Konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako epaiketa. Taldeon ilegalizazioaz gain, Askapenako bost kiderentzat seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak.
Auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kide ugari elkartu dira Gasteizen “injustizia berri hau” salatzeko. Aitziber Martinez de Lagos eta Txerra Bolinagak hartu dute hitza.
“Ez dugu onartzen Espainiako Estatuak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. ende luzetan inoizko politika inperialista basatiena garatu duen estatu espainola ez da nor horretarako”, adierazi du Martinez de Lagosek.
Agerraldian adierazi dutenez, hamaika arrazoi daude Espainiako Estatua epaitzeko: duela bost mende inguru egindako genozidio eta baliabideen lapurreta, NATO bezalako egitura inperialista baten kide izatea, Sahara okupatu eta bertako herritarren eskubide urraketan parte-hartze zuzena izatea, edota estaturik gabeko hainbat nazio sistematikoki ukatu eta zapaltzea, besteak beste.
Herriak Libre dinamikaren bultzatzaileek dei egin dute “urtetan militanteak atxilotu, torturatu, espetxeratu eta sakabanatu dituen Espainiako Estatua” epaitzeko. Inperialismoaren aurkako sinbolo bezala, zapatak eskuan hartu dituzte agerraldiko partaideek, Espainiako Estatuari jaurtitzeko keinua eginez.
Uda osoan auzo, herri eta bailaretan antolatzeko eskaera egin dute, eta urriaren 12an herri epaiketa guztiak sententzia batean bilduko dituztela adierazi dute: Espainiako Estatu inperialistaren aurkako Herri Sententzian, hain zuzen.
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]
Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.
Zortzi hitzaldi eta tailer eskainiko ditu Askapenak, nazioarteko hizlariekin.
Datorren azaroaren 30ean, Donostiako Epaitegiaren aurrean 11:15ean kontzentrazioa deitu dute Kaxilda liburutegiak, Biladi elkarteak eta Askapena mugimenduak. Egun horretan bere burua sionistatzat definitzen duen Fadi Hassan palestinarraren aurka epaiketa dute Kaxildako kideek... [+]