Asel Luzarraga idazle, musikari eta blogari euskalduna errudun jo du Txileko epaitegiak. Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi diote, eta datorren asteartean jakinaraziko dute zein zigor ezarriko dioten.
ASEL ASKE kolektiboak prentsa oharra plazaratu du: "Txileko epaitegiak Asel Luzarraga errudun jo duela jakinda, ondorengo balorazioa egin nahi dugu: 1. Errudun jotzeak ez du esan nahi kartzelaratuko dutenik. Bakarrik esan nahi du ez dutela libre utziko besterik gabe. Aitzakia izan daiteke Txiletik kanporatzeko. 2. Asteartean plazaratuko dute ebazpena eta ezarriko dute zigorra. Beraz, ordura arte itxaron beharko da testua ezagutzeko eta zigorra jakiteko. 3. Guk badakigu ez dela erruduna. Beraz, gaurtik bertatik hasi gara salatzen ebazpena, hemen eta nazioartean, Asel errugabea dela adierazteko".
Informazio gehiago:
- Asel Luzarraga: "Nire aurkako akusazioek ez dute funtsik, hutsak ugariak dira" (2010-03-01)
- Asel Luzarragari etxeko atxiloaldia ezarri diote (2010-02-11)
- Asel Luzarraga eta konspirazio eusko-maputxea (2010-01-19)
- Asel Luzarraga idazleak preso jarraituko du behin-behinean (2010-01-07)
- Txilen atxilotutako Asel Luzarragari elkartasuna (2010-01-04)
Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren... [+]
Eskuinak irabazi ditu Txileko hauteskunde presidentzialak, hogei urtez oposizioan izan ostean. Sebastian Piñera izanen da presidente berria, askok Silvio Berlusconi agintari italiarrarekin alderatzen duten enpresaria. Augusto Pinochet berpiztu dela diote askok, eta... [+]