Asanblada Sozial Konstituziogilea aurkeztuko dute abenduaren 2an

  • "Altxa dezagun Errepublika!" egun osoko jardunaldian, herritarrei dei egin diete "irudikatu, debatitu eta eraiki dezagun zer Errepublika nahi dugun". Errepublika materialki eraikitzeko eman ditzaketen urratsak aztertuko dituzte eta prozesu konstituziogilean eragile aktibo bihurtzeko bokazioa adierazi dute, "prozesuari eduki soziala, eraldatzailea eta haustailea gehitzeko".


2017ko abenduaren 01an - 10:47
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Asanblada Sozial Konstituziogilerantz bide egin dezagun" aurkezpen ekitaldia goizeko 11:00etan egingo dute, Bartzelonako Tres Xemeneies plazan.  "Elkartzera, pentsatzera eta antolatzera" dei egin diete herritarrei: "Bizitza justu eta duina eraikitzeko alternatibak partekatzeko, Errepublika ideia eta praktikekin josteko. Irudikatu, debatitu eta eraiki dezagun zer Errepublika nahi dugun". Errepublika plantan emateko zer urrats eman ditzaketen hausnartzeko garaia dela diote, beren esku dauden gaietan zentratuta. Aldi berean, prozesu konstitugilean eragile aktibo bihurtzeko bokazioa adierazi dute, "prozesuari eduki soziala, eraldatzailea eta haustailea gehitzeko".

Espainiako Estatuak Kataluniako erreferendumak adierazitako herritarren borondateari bideak ixten jarraitzen duen honetan, lema hau zabaldu dute: "Iluntasunaren aurka, argia: orainaren eta herri boterearen alderik onena".

Hona hemen abenduaren 2an goiz eta arratsaldez egingo duten jardunaldiaren egitaraua:

Informazio gehiago: Aixequem la República webgunean eta sare sozialetan.

Errepublika altxatzeko atxikimendua adierazi duten lehen eragileak

Assemblea Pagesa, Ateneu La Base, Ateneu Cooperatiu la Baula, La Ciutat Invisible sccl,  Casal Independentista El Forn, CDR Begues, CDR La Sagrera Navas i Congrès-Indians, CDB Poble Sec, CDLR Vallcarca, Clot Decideix, CDB del Clot-Camp de l'Arpa,  CDR Gòtic-Raval, CDR Mollet del Vallès, CDR Montgat, CDR Sant Adrià, CDR Sant Andreu, CDR Sant Antoni, CIEMEN (Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions), Col-lectiu Maloka-Colombia,  Crida Constituent, CUP (Candidatures d'Unitat Popular), Dies d'agost sccl, Editorial Veusambveu, Embat (Organització Llibertària de Catalunya), Fundació Roca Galès, Gimnàs Social Sant Pau · Koitton Club sccl, Kop de mà sccl, L'Economat Social sccl, LAICA (Associazione Italocatalana antifascista), Les Llosses Participa (Agrupació Assembleària d'Electors), Lluita Internacionalista, Males Herbes (Secció sindical de CGT Parcs i Jardins), Marxes de la Dignitat, Observatori d'Antropologia del Conflicte Urbà (OACU), Parlament Ciutadà, Rereguarda en moviment, Sindicat de barri Poble Sec, Sindicato Popular de Vendedores Ambulantes, Som Alternativa, Withcatalonia, Grup Promotor.

Deialdiko adierazpena, osorik:

Hauxe da parte hartzeko deia eginez zabaldu duten egoeraren irakurketa eta hurrengo urratsen planteamendua:

 

Altxa dezagun Errepublika! Eraiki dezagun herri botere konstituziogilea!

2017ko urriaren 1ean, bi milioi pertsonak baino gehiago adierazi zuten 78ko erregimena bukatzeko eta Kataluniako Errepublika eraikitzeko borondatea. Eta auzo, herri eta hirietako autoantolaketa kolektiborako gaitasunari esker egin zuten: bozka-kutxak zainduz, bozka-paperak inprimatuz, eskoletan lo eginaz, jende heldua eta haurrak babestuz, mahaiak osatuz eta emaitzak kontatuz. Egin zuten lege injustuei aurre eginaz eta mila pertsonari zauriak eta tratu txarrak eragin zizkion Estatuaren polizien indarkeriari era baketsuan eutsiz. 2017ko urriaren 1a gure herriaren memoria kolektiboan izango da beti.

Aldiz, ez Erreferenduma eta ezta Errepublikaren aldarrikapena ere ez ditu Espainiako Estatuak aitortu, eta ez du ekarri ezta eztabaida edo negoziaziorako aukerarik ere. Alderantziz, mendekua eta zigorra erabili dute, itxuraz erregimen frankistak demokrazian izoztuta zituen mekanismo guztiak martxan jarriz: salbuespen epaitegiak, atxiloketa politikoak, eta erakunde katalanen erbesteratzea eta interbentzio autoritarioa. Inpunitatez dabilen eskuin mutur erasokorrarekin, monarkia makulu errepresibo izanik, polizia politikoarekin, ezpata hotsarekin eta hezkuntzaren eta komunikabideen aurkako erasoarekin. Xantaia ekonomikoa eginez eta kapital finantzario handia Espainiako autoritarismoaren alde paratuz. Berriz ere, iraganeko txarrena.

Iluntasunaren aurka, argia: orainaren onena. Auzolanak eta elkarri eusteak, protesta jendetsuek, ehunka asanbladek eta kazola-jotzeek duindu dute autodeterminazioaren eta askatasun politikoen aldeko borroka. Borroka, antolaketa eta itxaropen esparru bat ere ireki dute, kausa nazionaletatik, banderetatik eta identitateetatik kanpo sentitzen den jendearen artean. Era guztietako auzotarrak jaitsi dira plazara eta kalera, eta autoantolatu egin dira mobilizatzeko, erresistentziarako eta etorkizun duinago bat kolektiboki eraikitzeko. Gizartearen sektore zabalek ere (suhiltzaileetatik irakasleetara, ikasleetatik nekazarietara, zamaketarietatik bulegoko langileetara, etorkinetatik feministetara, sindikalgintzatik ekonomia solidariora, kultur mundutik auzo elkarteetara, munizipalismotik kazetaritza konprometitura) eraikuntza kolektiborako gaitasun txundigarria erakutsi dute. Idatzi izan den bezala, "Errepublika izan nahian, herri izaten ikasten ari gara". Eta horrela ari da sortzen, erresistentzian den Katalunia honetan, errealitate errepublikar autoantolatu bat, prozesu konstituziogilearen erroa dena, eta zaindu eta sustatu behar dena askapen politikoan oinarritutako agertoki politiko, ekonomiko eta sozial berriak sortzerakoan: askatasun politikoak, justizia soziala eta demokrazia ekonomikoa. Egungo erronka nazio edo identitate kontu batetik askoz harago doa. 78ko erregimena eta bere elite dominanteak hausteko aukera bat da. Nola bizi nahi dugun erabakitzeko ahalmen handiagoaz jabetzea da gakoa, eta hori egiteko baztertuta egon diren sektoreen parte-hartzea behar dugu, esaterako, pertsona migratuena. Ez dugu herrialde berri bat nahi soilik, herrialde hobe bat nahi dugu, oinarritik subiranotasun osoa plantan emateko.

Beraz, gaur, beste urrats bat eman behar dugu. Egungo erresistentzia agertokia zabaldu behar dugu ilusionagarria eta eraikitzailea den norabidean. Oinarri herrikoia duen eta debate sozial zabal bat sortzeko gai den prozesu konstituziogile bat hasi behar dugu, ez dagoena alderdi politikoei lotua, ez erakunde handiei eta ez aparatu juridikoei. Eztabaida zabal baterako marko izan behar du, gizarteak bere osotasunean eraiki ditzan Errepublika berria osatu behar duten proposamen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak. Prozesu konstituziogilea ez baita prozedura juridiko hutsa, batez ere indar harreman materiala da: Errepublika ez soilik aldarrikatzen, batez ere, eraiki egiten da.

Nahi dugun errepublika inklusiboa da, demokratikoa, berdinzalea, feminista, antiarrazista eta guztion bizitza duina du politika ororen erdigunean. Inondik ere ezin du izan elite zahar eta berrien zerbitzura egongo den errepublika neoliberal bat, ezta ere ezin du izan herrialde berri bat antzinako klaseekin, injustiziekin eta betiko pribilegioekin. Ezin dugu kapitalaren interesen menpe jarraitu, ezin dugu gure bizitzen gain erabakitzen duten eta demokratikoki hautatuak izan ez diren estatuaren gaineko eragile eta egituren menpe jarraitu. Ez dugu onartuko, ezta ere, lurraldea explotatuz, arrazakeriaz eta matxismoaz eusten den gizartea mantentzea.

Horrela bada, animatzen dugu Kataluniako gizartea, bere erakundeak, gizarte eragileak eta gizarte mugimenduak, jarraitu dezatela prozesu, ekintza eta ekoizpen kolektiboak garatzen, gako konstituziogilean. Dei egiten dugu:

a) Elkartzera. Mobilizatzeko tresnak eta bizitza justu eta duina eraikitzeko alternatibak partekatzeko, aspaldidanik existitzen direnak, Errepublika ideia eta praktikekin josteko. Horregatik elkartuko gara larunbatean, abenduak 2an, 11:00etatik aurrera Batzelonako Parc de les Tres Xemeneies-en eta 19:00etatik aurrera Tres Xemeneies-ko polikiroldegian,  "Altxa dezagun Errepublika!" ekitaldian.

b) Pentsatzera. Irudikatu, debatitu eta eraiki zer Errepublika nahi dugun. Hausnartu dezagun, aurreko pentsamendu eta esperientzietatik edanaz, nola eman ditzakegun urratsak Errepublika plantan emateko, gure esku dauden gaietatik.

c) Antolatzera. Batu ditzagun indarrak Errepublika eraikitzeko eta prozesuaren eragile aktibo bihurtzeko, prozesuari eduki soziala, eraldatzailea eta haustailea gehitzeko.

Iluntasunaren aurka, argia: orainaren eta herri boterearen alderik onena.

Altxa dezagun Errepublika!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Etxera dira jada Tsunami auziko Suitzako erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2023-02-01 | Lide Iraola
Erbesteratu katalanek arrazoi politikoak argudiatu ahal izango dituzte euroagindua ukatzeko

Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]


Eguneraketa berriak daude