Joxan Artze zendu berriaren arte ibilbidea biltzen du 'Ikimilikiliklik' ikus-entzunezko erakusketak; Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai, datorren otsailaren 3ra bitarte.
Ikimilikiliklik ez da erakusketa soil bat; burmuin geldiezin batera sartzeko leihoa da. Lau horma eta lau pantaila eta, erdian, horma horiek zeharkatu ahal izateko besaulkiak. Bisitariak ez baitie zentzumenei joaten utzi besterik egin behar. Gure bazterretara; txalapartak oihartzunik sarkorrena sortzen duen lekura; poesiak eta diseinu grafikoak arazo sozialen haserrea gorpuzten dutenekora; Joxan Artzeren unibertsora.
Euskal Herria soinu banda bat balitz, haren hitzak izango lituzkeelako, Mikel Laboaren ahotsean. Bailara batera tontor gainetik neguko eguzkitan begiratuz, nork ez du abestu, inoiz, bere baitan, kantu ikoniko horietako bat?
Ikimilikiliklikek bildu ditu ikono horiek, baina ez hori bakarrik. Joxan Artzek askoz ere bide luzeagoak urratu baitzituen, sorkuntzaren unibertsoan barrena, Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai abestien letrez, Ez Dok Amairu kultur mugimenduaz nahiz Jexux Artze anaiarekin egindako txalaparta saio guztiez gain.
Idatzi zituen poema liburuak, esperimentatu zuen audio grabazioekin, eta mamitu zituen ikuskizun eszenikoak ere. Horrela, Ikimilikiliklik metasorkuntza da: sorkuntza lanetatik guztietatik osatutako sorkuntza lan multimedia. Irudiak, musika, poesia eta bestelako soinu-munduetara bidaiatzeko trena.
Ibilbide bati saria
Ikimilikiliklik ikus-entzunezko erakusketa 2015ean zabaldu zuten, estreinakoz, Donostiako San Telmo museoan. Museoaren, EHUko Mikel Laboa katedraren eta Morgancrea-ren arteko elkarlana Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodriguezek zuzendu zuten, eta Joxan Artzeren 40 urteko ibilbide artistikoa txalotzeko egitasmoa izan da, besteak beste.
Orduz geroztik, instalakuntzak hainbat herri eta areto pasatu ditu, eta Tolosako Aranburu jauregian dago orain, joan den abenduaren 15az geroztik; otsailaren 3ra bitarte izango da ikusgai.
Zori eta kasualitateen kapritxoek hala erabakita, Ikimilikilikliken Tolosako egonaldiarekin bat egin du Joxan Artzeren heriotzak, eta ikono zirenak ikonoago ikustera bertaratzen dira bisitariak, Aranburura.
Joxan Artzeren (Usurbil, 1939-2018) ibilbide artistikoa aroz aro aletuta aurkeztuko diote, lau pantailek, bisitariari. Hartzabal da lehena, Artze euskal poesiaren arnas berri gisa aurkeztuo dute. Fase horretan bertan, Artzeren mugarri artistikoetako bat nabarmenduko da: Ez Dok Amairu kultur mugimenduari loturikoa. Garai hartan idatzi zituen, besteak beste, Gure bazterrak eta Txoria txori poemak, eta abangoardia giro hartatik sortu zuten, halaber, Ikimilikiliklik bidekidekaria ikuskizuna, Laboak eta Artze anaiek.
Behin sormenaren loratu eta egonkortutakoan, usurbildarraren ibilbideak bide eman zion Hartzut fase artistikoari. Espiritualtasunak hartu zuen abangoardiaren lekukoa, eta Artzek hainbat tradiziotatik edan zuen, 1987tik aurrera, testu nahiz ikuskizun sinbolikoak sortzeko. Prozesu haren fruituak Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona disko eta ikuskizun poetikoarekin hasi ziren, eta 2013an argiratutako Heriotzaren ataria dugu bizitza lanera bitarte jarraitu zuen, bere unibertso propioa sortzen.
Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]
Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.
Iazko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze, euskal poesiaren XX. mendeko berritzaile nagusienetako bat izan zena. Heriotzaren lehen urteurrenarekin bat eginez, emanaldi berezia prestatu dute Bilboko Kafe Antzokian.
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]
Albistea urtarrilaren 12an iritsi zen erredakzioetara: “Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea”, titulatu zuen presaz hedabide honek edizio digitalean. Geroztik pieza periodistiko ugari argitaratu dira idazlearen ibilbideaz,... [+]
Artze was an important figure in the renaissance of Basque culture from the 1960's onwards, along with other members of the avant-garde Ez Dok Amairu movement, set up in the last years of the Spanish dictatorship. Born at Usurbil, Gipuzkoa, in 1939, he died at home on the... [+]
1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.