Iazko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze, euskal poesiaren XX. mendeko berritzaile nagusienetako bat izan zena. Heriotzaren lehen urteurrenarekin bat eginez, emanaldi berezia prestatu dute Bilboko Kafe Antzokian.
Izar & Star zikloaren barruan antolatu duten emanaldiak musikari abangoardistak elkartuko ditu, Artzeren alderdi berritzaileenari gorazarre egiteko asmoz. Joseba Irazokik eta Beñat Achiaryren Bas(h)oan egitasmoak, Akauzaztek, Amorantek eta Ibon RGk bat egingo dute ostegun honetan, hilak 10, antolatu duten kontzertuan.
Robbie Basho gitarra-jotzaile eta abeslari estatubatuarraren musikak elkartu zituen Irazoki eta Achiary, 2017ko disko bitxienetako bat argitaratzeko. Geroztik, hainbat emanaldi egin dituzte Bas(h)oan diskoko folk eta blues esperimentala zabaltzeko.
Akauzazteren kasuan, sailkapen-lanak zailagoak dira: Azkoitiko taldea Euskal Herriko musika esperimentalaren zaleen artean kultuzko bihurtu da 1992an lehenbiziko maketa argitaratu zutenetik. Noise-rock eta musika industrialaren artean mugitzen dira, aldiro entzuleak harritzea lortu duen proposamenak taularatuz.
Amorante izenaren atzean berriz, Iban Urizar elgoibartarra dago, azken urteetan bakarkako proiektu honetan murgilduta dabilena: instrumentu ugarirekin igotzen da taula gainera (gitarra, ukelelea, harmoniuma, hainbat perkusio instrumentu…) eta iturri anitzetatik edaten duen proposamena eskaintzen die entzuleei.
Ibon RG-k berriz, Eten taldean egin du bere ibilbidearen parte handi bat, beste zenbait artistarekin egin dituen kolaborazioez gain (Mursego, Xabier Montoia). Bakarkako lehenbiziko diskoa argitaratzear da Sestaoko musikaria.
21:30ean hasiko da "Joxean Artze. Txoria Txori" izeneko emanaldia eta 10 euroan daude sarrerak salgai (txarteldegian 12 euroan). Lotura honetan eskura daitezke.
Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]
Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]
Albistea urtarrilaren 12an iritsi zen erredakzioetara: “Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea”, titulatu zuen presaz hedabide honek edizio digitalean. Geroztik pieza periodistiko ugari argitaratu dira idazlearen ibilbideaz,... [+]
Joxan Artze zendu berriaren arte ibilbidea biltzen du 'Ikimilikiliklik' ikus-entzunezko erakusketak; Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai, datorren otsailaren 3ra bitarte.
Artze was an important figure in the renaissance of Basque culture from the 1960's onwards, along with other members of the avant-garde Ez Dok Amairu movement, set up in the last years of the Spanish dictatorship. Born at Usurbil, Gipuzkoa, in 1939, he died at home on the... [+]
1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.