“Artzaingoak diru gehiago ekartzen dit musikak baino”

  • Ostegunean aurkeztu zuen Lambertek bere bakarkako lehen diskoa, Haustura. 667 eta Seitan taldeetan aritua da, eta, orain bakarka abiatu duen bideazgain, Doktor Mephisto taldean ere ari da. Udan, berriz, artzain aritzen.


2019ko abenduaren 13an - 12:00
Argazkia: Joanes Etxebarria
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Teoria gosez, hainbat ikasketa egin eta egiten ditu Ekhi Lambertek (Irulegi, 1990). Udan artzain lanetan ari da azken urteetan, eta urte osoan musikaria da. Yoan Aroztegi eta Miguel Etxeberri musikariez lagundurik, Haustura lehen bakarkako diskoa aurkeztu du, eta Arrola, Garaztarrak eta Elizondoko dantzariak prestatzen ari diren dantza ikuskizun baten musika arduraduna da —moldaketak idatzi eta orkestra zuzentzen du—.

Filosofia ikasketak egin, eta artzain joan zinen gero.

Lotura da unibertsitatetik aterata beste zerbait egitea. Egin nuen urte bat filosofia, eta banuen zalantza udako lanarekin; ibili nintzen interim gisa, eta ez bortxaz gustura; filosofia ikasketekiko ere ez nuen irakasle karreraren helbururik. Beraz, pentsatu nuen artzaingoan; eskola batera joan nintzen, Salon-de-Provencera, eta Alpeetan hasi nintzen hiru urtez artzaingoan, udan. Gero, distantzian segitu nituen filosofia ikasketak, lizentzia ukan arte.

Artzaingoa maitatu eta segitu?

Bai, baina ez dakit sobera zergatik. Maite dut, baina aski bitxia da; ohartzen naiz badirela zortzi edo bederatzi urte hori egiten dudala. Ez dut indar berezirik egiten, lan egitea ezik. Musikan batailatzen naiz anitz, baina artzaingoan egiten ditut sasoiak, egiten dut ene lana, eta hara… Hala pasatzen ditut udak, aski kontent.

Ez dakizunez zergatik artzaingoa maite duzun, agian gune zehatz bati lotua zara?

Ez. Alpeetan hasi nintzen hiru urtez; neguan ere ibili nintzen Proventza eskualdean, eta gero hona itzuli nintzen. Berlinen bizi izan nintzen urte batez, eta handik sartzean, 25 urtetan, banuen gogoa hemen egoteko. Berriz hartu nuen musika —utzia bainuen—, eta, beraz, nahi izan dut artzaingoa hemen egin. Moldatzen naiz nagusiekin asteburuak ukaiteko, egun batzuk libre, kontzertuak eta errepikak egiteko. Alpeetako mendia bikaina zen, baina harreman sozialak eta proiektuak ukaiteko aski zaila, jakinez musikaren sasoi azkarra uda dela. Hemen egonez, badut lotura musikarekin eta beheko biziarekin.

Musika beste ofizio bat da?

Bai, batzuetan ofizioa dela errango nuke, zeren eta batzuetan pagatua bainaiz. Egiten dudan lan gehienarentzat ez naiz pagatua. Lanaren aldetik berdin da; egiten dut gustatzen zaidan lana, eta ikusten dut, hilabetearen edo urtearen bukaeran ontsa ateratzen naizenez, hala bada, aski zait. Baina egia da artzaingoak diru gehiago ekartzen didala, momentuko, musikak baino. Ez du kentzen niretzat musika ofizio bat dela ere.

Doktor Mephistorekin proposatzen duzue hemengo musika panoraman ez zen zerbait. Hori da zure bidea?

Hori ez da ene bidea, hori segur. Eta guk jotzen dugun blues rock musika Niko Etxartek —beste manera batean— proposatu izan du euskal rockean. Egia da bertsioak ingelesez egiten ditugula, gehiago soul batzuetan, badira kobreak… Niko Etxart gehiago rocka da, baina iduritzen zait hemen badugula ohitura musika hori entzuteko. Oroitzen naiz 10 urtetan ikusi nuela Niko Etxarten kontzertu bat Irulegiko bestetan; lehen aldia zen rock kontzertu bat ikusten nuela, eta erran nuen: “Hori egin nahi dut”.

Musika konposatzeko, ikasketak beharrezkoak dira?

Ez da beharrezko, ez dut uste, baina nik egin ditut. Ibili naiz Baionako kontserbatorioan eta idazkera kurtsoak ukan ditut. Musika tradizionalean ari nintzen Philippe Ezkurrarekin eta profitatu dut kurtso teoriko anitz hartzeko, gehiago klasikotik hurbil direnak, eta hori anitz baliatzen dut, [Doktor] Mephiston adibidez.

Musika tradizionala ikastea hautu argi bat izan da?

Ez, baina norbait topatu dut: Philippe Ezkurra. Lagun batek aipatu zidan Baionako musika tradizionalaren saila, ez naiz bortxaz hortik jiten musikalki. Philipperekin ikasi dut ekartzen dudanarekin konposatzea eta gauzak bururaino eramatea. Tradizioa azkenean da hartzea zure musika tresna —edo boza— eta zaren bezala musika jotzea. Hastapenetik hori sentitu dut Philipperekin. Aldiz, eskolan sartzeko, epaimahaikoek bazituzten tradizioaren irizpide batzuk ez direnak bortxaz gureak: nik, adibidez, kontuan hartzen dut Mikel Laboak edo Xabier Letek Amerikako protest folk songs horietarik hartzen dituztela eraginak, eta tradizioan integratzen ditut. Epaimahaira jiten delarik okzitaniar bat, berak nahi ditu ikusi txirulak eta eskusoinuak, besterik ez. Hor bada ikuspuntu bat aski itxia, nik folk deitzen dudana —hestea musika tradizionala estetika batean—, eta beste ikuspuntu bat gehiago popularra, rockean bezala —eraginak hartuz eskuin-ezker—. Ez du nehork momentu batean Euskal Herrian erabaki irizpide estetikoak tradizioarentzat hauek direla eta besteei inposatzea; ebasten ziren gauzak eskuin-ezker. Philipperekin lantzen genuen esperimentazioa eta nola gureganatu gauzak; tripetan duzuna nola pasarazi, bere gauza on eta txarrekin.

Gauzak sinple egin nahi dituzula diozu. Horretan lagundu zaitu bakarkako lan bat egiteak?

Bai, zeren, bakarkako lan bat zer da? Ez gara bakarrik aritzen, jende anitzek laguntzen nau, baina erabaki dut nire izenean egitea ardurarekiko. Proiektu honetan ardura guztia nire gain da. Zerbait ez badoa ongi, niri dagokit gauzak konpontzea. Zure izenean besteekin ari zarelarik, behar da sinple izan zeren behar da argi izan. Batzuetan jakin behar da erraten galdua zarela ere. Horrek lekua uzten die besteei ere, ez dituzu itotzen.

Zer giro du diskoak?

Eraginen aldetik, denetatik hartzen ditut gauzak: ari izan naiz bideo jokoetan anitz jostatzen, kolegioan nintzelarik, eta badakit musikan gauza anitz hortik jiten direla nahiz eta ez soinu elektronikoa izan. Hortik badut eragin musikal anitz, badira ere musika tradizionalaren eraginak, pop musikarenak, blues musika…

Hitzen aldetik?

Oinarriz maitasun kantuak dira, idatzi eta adierazi dizkiodanak nire neska lagunari. Hola partitu dira gauzak. Beharbada aski arraro da kantua norbaitentzat delarik denei partekatzea, baina, entseatzen banaiz kantu bat idaztera denentzat, ez du zentzurik enetzat. Aldiz, norbaiti mintzatzen naizelarik bereziki, gauzak erraten ditut. Hola dut erreusitu idaztea, momentukoz ez dut beste manerarik.

Ikasi duzu filosofia, musika eta orain, psikoanalisia. Etengabeko gosea duzu ikasketekin?

Bai. Galkatzeko manera bat da ere, hainbat astakeriarekin ere, hori segur. Liburuetan usu astakeria anitz atzematen ditut, astakeria horiek harremanetan baliatzen, eta ez ditu emaitza onak ematen. Baina bakoitzak behar ditu bere drogak, eta nirea hori da: teoriak, ikasle izatea… Halere, gauza interesgarriak pasatzen ahal dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Kronika: Artea eta politika
Hoberena etortzeko dago-eta

Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Euskal musika eszena: zer da, baldin bada?

Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]


2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


Kaskezur disko berriarekin dator, bost urteren ondoren

Rock alternatiboa egiten duen laukote baztandarrak 2019an kaleratu zuen Ihesi doaz animaliak, eta pandemia heldu zenez geroztik isilik egon da. Orain arte. Seigarren lana izango du Deus (Usopop, 2024). Lehen singlea kaleratu dute, Egia, begira deiturikoa, eta azaroaren 11n... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


Eguneraketa berriak daude