Auzia ixtea erabaki du epaileak Ertzainaren deklarazioa jaso ostean. Hala Bedik aurreratu du helegitea jarriko duela.
Azaroaren 23an kereila bat aurkeztu genuen Hala Bedi irratiak ertzain baten kontra, Talka espazio feministaren desalojoa grabatzen ari zen kazetari baten lana oztopatzeagatik. Arabako Justizia Auzitegiak auzia artxibatzea ebatzi du, lehen ikerketa fasean ertzainaren deklarazioa soilik jaso ostean, ulertuta ertzainaren adierazpenetan frogatutzat ematen dela bere errugabetasuna.
Hala Bedin ez gaude ados epailearen ebazpenarekin, eta helegitea jarriko dugu, ez delako aintzat hartu froga gisa aurkeztutako bideoa eta ez direlako burutu kereilan eskatu genituen lekukotza frogak. Ikerketa “ez da serioa” izan, oso desorekatua izan da eta ez du auzia argitu, poliziaren bertsioa ontzat ematera mugatu da.
Ohikoa da poliziaren bertsioak gainerakoenak baino pisu gehiago izatea, baina ez litzateke hala izan beharko auzipetutako pertsona ertzaina bera denean. Horregatik, ikerketak aurrera jarraitu dezan eskatuko dugu, modu orekatuagoan argitu dadin auzia.
Talkako bigarren desalojoa
Maiatzaren 8an ertzain batek telefonoa kendu eta 300.000 euroko isun batekin mehatxatu zuen Hala Bediko kazetari bat TALKA espazio feministaren desalojoaren berri ematen ari zela.
Ertzainak ekintza poliziala grabatu ezin zuela ohartarazi zion kazetariari, “pertsona fisiko bat” zela argudiatuta eta “Datuen Babeserako 2018ko maiatzaren 25eko Errege Dekretuak” hala agintzen zuela esanez. Eztabaidan zirela, poliziak, mehatxu artean, telefonoa ematera derrigortu zuen Hala Bediko kidea.
Telefonoa kentzea gehiegikeria poliziala izateaz gain, agentearen argudio eta mehatxuek ez zuten inolako oinarri juridikorik. Kontrara, herritar orok, kazetaria izan edo ez, eskubidea dauka polizia grabatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira, eta herritarren informaziorako eskubideak bermatzen du poliziaren ekinbidea dokumentatu ahal izatea.
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]
Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]
Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.
2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]
Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.
Yesenia Mollinedo eta Johana García kazetariak Veracruzen hil dituzte astelehen honetan, saltoki baten kanpoaldean beraien autoan zeudela tirokatuta. Azkeneko hiru urtetan prentsako langileen kontrako 1.945 eraso zenbatu ditu Mexikoko Gobernuak.
Kazetaria otsailaren 28tik preso dagoela gogorarazi du eta behar diren berme judizial guztiekin egindako auzia eskatu du harentzat, besteak beste, berak hautatutako abokatua izatea eta bere familiarekin komunikatzeko aukera.
Zaila da propaganda olatu erdian Ukrainako gerraren egunerokotasunean gertatzen ari dena aztertzea. Gurean hedabide gehienek hooligan moduko lerrokatze bat egin dute gertakari batzuk anplifikatuz, beste asko isilaraziz eta beste batzuk faltsutuz, histeria kolektiboa sortuz... [+]
Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko" egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, kazetari lanetan aritzeak eragozpen larriak ditu zerrendako 180 estatuetatik 73tan, eta beste 59 estatutan oztopoak.