Argiletako gurutze frankista Artxanda mendian zegoen eta ilboko Udalak hilabete honetan eraitsi du. Larrabetzun gertatu zena ekiditeko (ikur frankista bat eraisteko orduan lau pertsona zauritu ziren), ezer esan gabe egitea erabaki zuten. Bilbon oraindik ikur frankistak gelditzen direla dio Juan Mari Zulaikak.
Artxandako auzokide batzuk salbu, Bilbon inork gutxik ezagutzen zuen Agirletako gurutze frankista. Izan ere, ez dago pasoko lekuan, eta "ezkutuan eta isilik" eman ditu ia 81 urte, 1937an Bilbo erori ostean, tropa nazionaleko errekete karlistek altxatu zutenetik.
Agirletako monumentuak hiru zilindroko egitura du, eta gainean bi buruko arranoa eta gurutzea. Hiru data ere ageri dira gorputzean. 1833 –Lehen Karlistadako hasiera urtea–, 1873 –Bigarren Karlistadako hasiera urtea– eta 1937 –Bilboren erorketaren urtea, frankistentzat 'askapenaren urtea'–.
Ez dago Artxandako La Huella monumentutik oso urruti. La Huella, hain zuzen ere, Bilboren defentsan eta askatasunaren alde hil ziren gizon eta emakumeak omentzeko paratu zuten 2006an oroimenaren berreskurapenean lanean ari ziren elkarteek.
Orain, Agirletako gurutze frankista, Moyua plazako arrano frankista eta beste hainbat ikur Bilbotik kendu dira. Hala eta guztiz ere, Juan Mari Zulaikak oraindik ikurren bat gelditzen dela argitu du. Horien artean, Bilboko pare bat kale eta etxe batzuetan jarraitzen duten falangeren aldeko zenbait plaka. Juan Marik azaldu duenez: "Bota dutena zegoen handiena zen, bai, baina ez zen Bilboko azken ikur frankista".
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.