Artolazabalen aldean, Ramiro Gonzalez gehiago maite dute arabarrek

  • Gasteizen berdinketa teknikoa aurreikusi du Jaurlaritzaren azken soziometroak jeltzale eta subiranisten artean, eta pittin bat atzerago sozialistak; Arabako Batzar Nagusietarako, berriz, bederatzi puntuko aldea du EAJk. Abstentzioa, oro har, %40tik goragokoa espero da.


2023ko maiatzaren 12an - 12:00
Gasteizen egin zuen ekitaldia EAJk. (Argazkia: EAJ-PNV)

Gasteizen bozkatzen dute arabarren 4tik 3k. Beraz, edo jeltzaleei hiribururako botoa ematen ez dieten batzuk EAJren zerrenda-orria sartuko dute Batzar Nagusietarako boto-kutxetan; edo, hiriburuaz gaindiko Arabako beste lekuetan, astindua emango dute jeltzaleek. Izan ere, Gasteizen berdinketa handia aurreikusten dute azken inkestek, boto-estimazioan %1,1eko aldea soilik jeltzale eta subiranisten artean, eta Batzar Nagusietan, berriz, EAJren nagusitasun nabaria espero da –ia %9ko aldea–.

Zifretan, Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera, honela geratuko lirateke emaitza nagusiak:

Gasteizko Udalean: EAJk jaso lituzke botoen %23,8a, eta zazpi eserleku eskuratu (2019an eskuratutako berak); EH Bilduren boto-estimazioa %22,7koa da, beste zazpi zinegotzirekin (2019an hirugarren indarra zen, sei kargudunekin); atzetik PSE-EE, botoen %21,2arekin eta sei zinegotzi (orain artekoak mantenduko zituen); PPk bost eserlekuak mantenduko lituzke eta Elkarrekin Podemosek, bat galduta, bi zinegotzi Udalean.

Arabako Batzar Nagusietan: EAJk botoen %31 jaso lituzke (%4ko igoera); EH Bilduk, ehunen batzuk galdu, mantenduko luke %22ko babesa; PSE-EEk, puntu erdi igota, %18 inguruan; Elkarrekin Podemosek %7ari eutsiko lioke, ehunenak galduta ere; eta PPk %15a, antzera.

Bilbon, EAJk botoen %44a soziometroan: CIS-en baino zortzi puntu gehiago

Kanpaina ofizialki hasi baino ordu gutxi lehenago argitaratu zuen CIS etxeak Espainiako Estatuko inkesta. Bilbon 600 inkesta egin zituen. EAJren jaitsiera nabarmena adierazi zuen, botoen %36a “soilik” jaso zezakeela-eta, eta hainbat hedabidek hori elikatu dute.

Jaurlaritzaren soziometroak 1.318 inkesta egin ditu Bizkaian –ez du zehaztu horietatik zenbat izan diren Bilbon–. Datu horien arabera, %2 igoko luke babesa Juan Mari Aburto jeltzaleak, %42tik %44ra, gehiengo absolututik oso gertu (15 eserleku behar lituzke; 14 eskuratu zituen 2019an eta inkestek gauza bera ematen diote).

PSE-EErekin osatu dezake udal gobernua EAJk, nahiz sozialistak bigarren indarra izatetik hirugarrengora pasatu. EH Bilduk %16ko boto estimazioa luke, zinegotzi bat irabazita.

Gipuzkoa: %2,7ko aldea, jeltzaleen alde

Eider Mendozaren eta Maddalen Iriarteren arteko lehiak indartsu jarraitzen du: 2019ko emaitzen ia %4ko aldea egon zen bi alderdi abertzaleen artean, eta Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera, %2,8koa aurreikusten da.

Donostian, moreen kalterako, subiranistek irabaziko lukete zinegotzi bat gehiago, eta Eneko Goia eta Juan Karlos Izagirre hautagaien artekoa, zinegotzitan, 10 eta 7koa da.

Hamarretik lauk ez du bozkatuko

Abstentzioa paretsu izango da Batzar Nagusietan eta hiriburuetako hauteskundeetan. Donostian, esaterako, %39ko abstentzioa espero da (2019an %34koa izan zen), eta aipaturiko gainontzeko lekuetan, oro har, %2 igoko da botoa eman ez dutenen kopurua. Gasteizen, esaterako, berdinketa teknikoa espero dela, 10etik 6k emango du botoa soziometroaren arabera.

Abstentzioan jarri du fokua EAJk kanpaina hasierako ekitaldian. Andoni Ortuzarrek azpimarratu duenez, botoa ez emateak “bi muturrak” elikatzen ditu. “Bozkatu egin behar da: abstentzioak ez du ezer konponduko, jakingo dugu zuen mezuak entzuten”, nabarmendu du EBBk.

EH Bilduko Arnaldo Otegik ere botoa eskatu zuen, baina beste era batera: “Hauteskunde hauek eskuinekoen zarataren eta irtenbideen artean aukeratu behar izango da. Batzuek lokatza dute herritarrei egiten dieten eskaintza bakarra. Guk irtenbideak eskaintzen ditugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan “iruzur saiakera zantzuak” salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


Bastidako alkategaiak dimisioa eman du Araba Buru Batzarrak ez diolako utzi hautagaitza aurkezten

Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]


Aulki dantza hasi da: zein dira larunbatean udalak osatzeko alderdien arteko azken mugimenduak?

Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]


2023-06-14 | ARGIA
Voxen zerrendetan joandako PPko zinegotziaren babesa behar du EAJk Kuartangon alkatetza kentzeko EH Bilduri

EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]


2023-06-13 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Demokraziaren festa

Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]


EAJk eta PSEk akordioa itxi dute “ahal den leku guztietan” instituzioak beren artean banatzeko

EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]


ANALISIA
Koldo Martinez Iruñeko alkate?

Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.


EH Bilduk ez du Iruñeko alkatetzatik kanpo utziko duen “hirugarren biderik” onartuko

Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.


2023-05-31 | Aingeru Epaltza
Boto eskea, zortzi hizkuntzatan

Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".

Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude