Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz

  • EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua izan ondoren; irailaren 8an hil zen.


2021eko urriaren 14an - 14:20
Azken eguneraketa: 17:25
Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean botoa emateko unean (irudia: Eusko Legebiltzarra)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Koldo Arribillaga, biriketako gaitz kroniko baten ondorioz hildako gasteiztarraren kasuaz ez du azalpenik eman behar izango Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean. EAJko eta PSEko parlamentariek euren botoak batu dituzte asteazkenean, legebiltzarreko Gizarte eta Gazte politiken batzordean, Elkarrekin Podemos-IUren ekimenak aurrera egin ez dezan.

"Ez da bere eskumena"

Gobernuan dauden alderdiko kideek argudiatu dutenez, gizarte zerbitzuetako eskumenak diputazioen esku daude eta Artozabalen azalpenak "oso azalekoak" izango lirateke, Aitor Urrutiaren (EAJ) esanetan: "Gakoa, eskumena eta ardura foru aldundian eta udalean daude". Nolanahi ere, jeltzaleak iragarri duenez, Gotzone Sagardui osasun sailburuak emango ditu "eman beharreko azalpen guztiak".

Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk gogor kritikatu dute Artolazabalek agerraldia saihestu izana. EH Bilduko Maria Gardek "aurrekari arriskutsutzat" hartu du erabakia, eta gaia sail horren ardurakoa edo eskumenekoa ez izatea, "interpretazio" kontu bat dela oharatarazi du: "Bestelako irakurketak ere badaude, sailburuaren agerraldia eskatu da bere ardura posiblea azaltzeko, pertsona etxegabe bat hil delako behar bezalako asistentziarik ez duelako jaso, bai osasunaren aldetik, baina baita babes sistemaren aldetik ere".

"Gizagabetasun ekaitz perfektua"

Arribillaga irailaren 8an hil zen, Osakidetzak bere gaitza sendatu ahal izateko ebakuntzarik egin gabe. Horretarako, osasun zerbitzuak ebakuntza-ondorengoa egin ahal izateko bizileku bat eskatzen zion, baina honek ez zuen halakorik, bizi zen amaren etxebizitzatik etxegabetua izan ondoren.

55 urteko Gasteizko herritarrak udaleko gizarte zerbitzuetara ere jo zuen irtenbide bila. Inor Ez Etxerik Gabe elkarteak azaldu duenez, El Campillo zentroan artatu zuten arren, ez zioten lotarako leku finko bat eman. Osakidetzak bere aldetik azaldu du Arribillaga "osasun egoera larrian" zegoela, baina "inoiz ez dela inor ebakuntzarik gabe geratzen etxebizitzarik ez edukitzeagatik".

Argilan-ESK plataformako kide Iñaki Uribarrik "gizagabetasun instituzionalaren ekaitz perfektua" bezala deskribatu du kasua. Urriaren 6an heriotza salatzeko mobilizazioa egin zuten Gasteizen, Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimenak deituta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
“Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu”

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
“Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan”

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-12-24 | David Bou
Sua ilunpean

Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]


“Eskola partikularrek klase arrakala handitzen dute”

Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]


2021-10-25 | ARGIA
“Justizia” eskatu dute Elhadji Ndiayeren heriotzaren bosgarren urteurrenean

Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.


Eguneraketa berriak daude