Entzun! aldizkariak eta Arto Artian musika katalogoak antolatuta, Donostiako Doka Kafe Antzokian Arto Artian kolektiboaren aurkezpen jaialdia egingo da gaur. Entzuteko ohikoak ez diren musika estiloak jorratzen dituzten musikariak biltzen ditu egitasmo horrek. 2005ean hasi ziren kolektiboa osatzen eta dagoeneko 80 egitasmo inguruk osatzen dute Arto Artian. Jaialdia 20:00etan hasiko da eta Borrokan, Bizarra, DJ Ansia eta DJ Uleak hartuko dute parte.
Gizarte bakoitza bere zaratarengatik epaitu behar genukeela zioen Jacques Attali pentsalari frantziarrak. Hala bada, zer dio euskal zaratak? Horixe bera izango dugu mintzagai hiru artikuluko serie honetan. Lehenbizikoan, Euskal Herrian izan den talde interesgarri bezain ezezagun... [+]
“Musika txikien katalogoa” izen xumea jarri zioten beren buruari duela hamar urte Arto Artianeko kideek eta Euskal Herriko musikari esperimentalen topagune bihurtu dira.
Ospatu berri da Astro Artian musika esperimentalen jaialdia, Gernikako Astran. Hainbat sortzailek egin zuen han topo, eta haien arteko aldeak nabariak izanik ere, denek egiten dute bat lan egiteko moduetan, askotan musika industriak markatutako moduetatik kanpo. Zaila egiten... [+]
Musika esperimentala ardatz hartuta, hilaren 14an Arto Artian plataformaren jaia egingo dute Gernikako Astra gaztetxean. Hamabost artista baino gehiagok hartuko dute parte egun osoko egitarau zabalean.