Artistak

  • Arotzarena. Ezaguna da apaizak enbor puska batetik Jesukristo ateratzeko galdetu zion arotzaren istorioa. Niri aitonak kontatu zidan. …baietz, ez zela milagro, eta enbor puska hartatik Jesukristo ateratzeko azkar… bi aldiz esan omen zion, eta zozoak alde egiterako okila hasia zen lanean.


2006ko irailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
“Gero, hau, belarritako bezala erabil daiteke” esan zigun arroz ale izenduna katetxo batean sartzen zuen bitartean.

Handik bi egunera, apaiza, lana bide onean ote zen ikustera pasa zenean, arotzak enborra “txotx” esateko moduan ezpaldua omen zuen. Sermoia botatzen hasi zitzaion orduan: “aitaren eta semearen! Baina, zer ari haiz moteil? Ez al diat esan hortik Jesukristo ateratzeko?” Eta okila, abila: “hemen baldin bazegok laster atera beharko dik!”.

Arrozarena. Ez da ezaguna istorioa, agian ez da egia ere, baina guri hala kontatu ziguten. La Pazeko gizon bati ez omen zitzaion arroza batere gustatzen. Eta gehiago nazkagarrikeria hura ez probatzearren, arratsalde batean, pintura hartu, eta etxeko arroz ale guztiak margotu omen zituen. Handik aurrera arrozezko koadroak salduz atera zuen bizia. Horra nola jatun mizkin batetik atera litekeen artista on bat. Guk bilobarekin egin genuen topo. Eta berak kontatu zigun bere aitonaren istorioa, nire arrebaren izena arroz ale txiki batean tatuatzen zuen bitartean. Maisua zen esku lanean. Behatz fin haiekin gai zen elerik luzeena ere alerik txikienean egoki sartzeko. Eta maisua zen hizketan. Mingain hitz errez harekin gai zen istorio txiki batetik historia luze bat ateratzeko. “Gero, hau, belarritako bezala erabil daiteke” esan zigun arroz ale izenduna katetxo batean sartzen zuen bitartean. Biak sortzen zituen hark, belarritakoak eta belarrirakoak.

Arotzarena eta arrozarena. Ez dakit bi artisauetan artistena zein ote den. Baina apaiz batek kargu hartzeko modukoa iruditzen zait jendea gosez hiltzen ari den herrian arrozarekin artea egiten ibiltzea. Hura benetako artista izango litzateke, arroz aleetan izenak idazten ibili beharrean, arroz ale bakoitzarekin izen bat salbatuko balu. Baina horretarako, aurrena, arotzak joan beharko luke arroz ale batetik Jesukristo ateratzera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
2024-06-27 | ARGIA
Estatu kolpea ematen saiatu da Bolivian komandante militar ohi bat, eta porrot egin du

Luis Arce Boliviako presidenteak armadaren "mugimendu irregularrak" salatu ditu. Komandante ohi bat La Paz hiriburuan dagoen Quemado jauregia hartzen saiatu da hainbat ibilgailurekin, baina inork ez dio babesik eman eta azkenean atxilotu egin dute.


2024-06-19 | Reyes Ilintxeta
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
“Bizitzan dena ezin da gailurra izan”

Maiatzean Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) eta Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985) txolita eskalatzaileak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan ziren Cholitas dokumentala aurkezten Alboan, Entreculturas eta Oxfam GKEen ekimenez... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


2021-03-15 | ARGIA
Añez Boliviako presidente ohia espetxean sartu dute estatu kolpeagatik

Igandean eman du epaia Boliviako Regina Santa Cruz epaileak. Sei hilabetez prebentziozko espetxealdia bete beharko du presidente ohiak 2019ko estatu kolpean sedizio, terrorismo eta konspirazio delituak egotzita.


2020-11-09 | ARGIA
Evo Morales Bolivian da berriz ere, oinez sartu da herrialdera

Astelehen arratsaldean Argentina eta Bolivia arteko muga oinez zeharkatu du, estatu kolpearen ondorioz herrialdetik ihes egin zuenetik lehenbiziko aldiz. Bolivian sartu aurretik ekitaldia egin dute Moralesek eta Argentinako presidente Alberto Fernándezek elkarrekin... [+]


Bolivia: benetako erronkak

Boliviako Estatu Plurinazionalean urriaren 18ko hauteskundeetan sektore herrikoiek egin zuten indar, antolaketa eta mobilizazio erakustaldiak eskuinaren balizko iruzurra eginezin bilakatu zuen. Izan ere, hori zen eskuinaren aukera bakarra: bigarren bueltara joatea MASen kontrako... [+]


2020-10-19 | ARGIA
Moralesen alderdiko Arcek irabazi bide ditu Boliviako hauteskundeak, kontaketa azkarraren arabera

Boliviako Unitel telebistak egindako kontaketa azkarraren arabera, Evo Moralesen MAS alderdiko Luis Arcek irabazi izango lituzke hauteskundeak, botoen %52,4rekin. Bigarren geratutako Carlos Mesak %31,5 aterako lituzke. Datu hauek ez dira ofizialak, baina urtebetez presidente... [+]


MAS alderdia igandeko hauteskundeak irabazteko faborito, “demokrazia berrezartzeko” dei egin du

Animoak pil-pilean daude Bolivian, Evo Moralesen aurkako kolpetik urtebetera. Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte igandean, urriak 18. Inkesten arabera, Moralesen MAS alderdiko Luis Arce Catacora hautagaia da faboritoa.


Eguneraketa berriak daude