Artedrama Euskal Laborategiaren aurtengo edizioan irakasle guztiak emakumeak izango dira

  • Apirilaren 22tik 27ra egingo da Aulestin (Bizkaia) Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) 14. aldiz. Euskal antzerkiarentzat erreferentziazkoa bihurtu den zitaren aurtengo nobedade nagusia genero-ikuspegian emandako urratsa izango da: ikastaroetako irakasle guztiak emakumeak izango dira.


2019ko otsailaren 19an - 11:35

"Bada denbora kezkatuta gaudela gure arloan emakumeok dugun ikusgarritasun faltarekin... Eta pentsatu dugu: ba aski, hasi behar gara etxetik, eta momentua da merezitako lekua emateko. Horregatik, 2019ko edizioan, gurekin izango ditugun irakasle guztiak emakumeak dira", azaldu dute aurtengo egitarauaren berri emateko zabaldu duten mezuan.

Hauek izango dira ikastaroak emango dituzten aktoreak: Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Elias. Guztira bost tailer eskainiko dituzte, 48 orduz.

"Arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da Aulestikoa; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak" sustatzeko asmoa daukana, antolatzaileen arabera.

Izen-emate epea zabalik dago, baina antolatzaileek aurreratu dutenez, 14 leku besterik ez daude libre, hortaz parte hartu nahi duenak azkar hartu beharko du erabakia –kontakturako telefono eta helbideak Artedramaren webgunean–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artedrama Euskal Laborategia
Orain arteko jendetsuenetakoa izan da aurtengo ArteDrama Euskal Laborategia

Egunero batezbeste 150 ikusle elkartu dira Aulestiko frontoian. 2022ko ArteDrama Euskal Laborategia topaketak Pazko Astean egingo dituztela iragarri dute.


Artedrama topaketak antolatu dituzte Aulestin

Hainbat ekintza eta tailer eskainiko ditu Artedrama Arte Eszenikoen plataformak irailaren 20tik 25era bitartean. Informazio guztia dago eskuragarri ekitaldiko egitarauan eta webgunean.


Iraganeko mamuak

Dei batek gure mundua dardarka jarri dezake. Dei batek denbora eten eta unibertsoan arrakala sor dezake. Dei batek orbainak ireki ditzake, erraiak airean utzi, odolustu arte.


Atzerrian lurra garratz
Bidaia bat esan nahietara

Aurora Mora 40 urteko aktore kolonbiarrak lau urte daramatza Euskal Herrian. Performance baten estreinaldiaren bezperan notizia jasoko du: ama hil egin da. Orduantxe hasiko dira galderak.


Pandemia arte eszenikoetan
Antzerkiaren hauskortasuna agerian

COVID-19ak ekarri digun egoera guztiz ari da aldatzen kultura, tartean, artea eta sorkuntza. Neurriak ez dira sektore guztietan berdinak izan eta antzerkiari zauri ugari ireki dio. Komatik esnatzen ari bada ere, arte eszenikoen munduaren barruan denetariko egoerak daude... [+]


2020-01-29 | Lander Arretxea
Edurne Azkarate, aktorea
“Antzerkiak gai deserosoak arakatzen ditu, baina helburua ez da pedagogikoa”

Ezohiko ibilbidea duen aktorea da Edurne Azkarate (Oion, 1993). Valladoliden egin zituen interpretazio ikasketak, baita lehen aktore lanak ere. Poloniako konpainia batean egonaldia egin zuen gero. 2017an, eta euskal antzerkiaren berri apenas izanda, bere ibilbidea Euskal Herrian... [+]


Eguneraketa berriak daude