Bilboko Udalak baimena eman du Arte Ederren Museoaren obrak geurtz has daitezen. Berrikuntza proiektua Norman Fosterrek egin du eta honen bazkide bat (Luis Fernandez-Galiano) egon zen adjudikazio publikoa erabaki zuen epaimahaian.
Bilboko Udalak astearte honetan baimendu du Arte Ederren Museoa handitzeko obra eta lanak 2021eko lehen lauhilekoan hasiko dituztela jakinarazi dute, 2023an amaitzeko aurreikuspena eginda. 7.400 metro koadro handiagoa izango da eraikina obrak bukatzean, Norman Foster arkitekto britainiarrak diseinatu duen proiektuaren arabera.
Horraino ezerk ez du arretarik deitzen, salbu eta, beharbada, Norman Fosterren izen distiratsuak: mundu osoan prestigioa daukan arkitekto honen lanak ezagutzen dituzte aurretik ere Bilbon, berak diseinatu baitzituen metroko sarbideak. Obra berri honen atzeko historiari erreparatuz, ordea, kointzidentzia deigarriak agertzen hasten dira.
Proiektua nori esleitu erabaki behar zuen epaimahaian Luis Fernandez-Galiano zegoen, alegia, “Norman Foster Foundation” erakundeko patronoetako bat, arkitektoarekin lotura oso estua daukan norbait. Beraz, Arte Ederren Museoa berritzeko egitasmoa nori adjudikatu dioten ez da batere harritzekoa, nahiz eta zalantzak pizten dituen mota horretako erabakiak hartzen dituzten organoen konposizioaz eta gardentasunaz.
Ez da lehenbiziko aldia Fernandez-Galianok eta Norman Fosterrek bat egiten dutena obra publiko baten esleipena tartean dela. 2016an Madrilgo Prado museoaren hedapen bat eraikitzeko lehiaketan ere eskema berdin-berdina izan zen: Galiano epaimahaian, proiektua Fosterren poltsikoan.
Arte Ederren museoko obraren kasuan, Bilboko Udalak formak pixka bat gehiago zaindu nahi izan ditu, esleituta zegoen proiektua hiriaren antolaketarako kontseilu aholkulariari aurkeztuz –EITBren arabera, “foro horretan auzo elkarteek eta erakunde ezberdinek hartzen dute parte”–. Makillaje apur horrekin, dena prest dago arkitektoak Bilboko pinakotekaren mendebaldeko fatxadan eraikiko dituen bi solairu berrientzat, baita betiko sarrera berreskuratuko duen eskailerarentzat ere.
Borroka gogoangarria egin zuten 1994an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleek. Ehunka ikasle mobilizatu ziren arrazoi sinple bategatik: euskaraz ikasi nahi zutelako. Joseba Parronek eta Oier Etxeberriak garai haietan bizitu zutena kontatu digute; zapore gozoz... [+]
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 300.000 euro ordaindu dituzte lana Madrildik Euskal Herrira ekartzeko. Ekainean, José de la Mano galeristak eraman zuen Madrilgo Arco erakusketara.
Igande honetara arte bisitatu ahal izan da Bixente Ameztoi margolari donostiarrari eskainitako atzera-begirako erakusketa Madrilgo Circulo de Bellas Artesen.
Nola da posible Luis Fernandez-Galiano Bilboko Arte Ederren Museoko obra erabaki duen epaimahaiko kide izatea, Norman Fosterrekin daukan harremana ezagututa?
Yannick Bellon Hego Euskal Herrian jaio izan balitz, segur aski gutako askorentzat izen ezagunagoa izango zen. Baina Biarritzen jaio zen eta ibilbide zinematografiko osoa Frantziako Estatuan egin zuen 2019an hil zen arte.