Martxoaren 4an, Oreretan egingo ditu Arrosa Sareak aurtengo Topaketak, bertako Zintzilik irrati librearen eskutik. Elkarrekin egoteko parada izateaz gain, “gure presentzia aldarrikatzeko” eguna ere izango da, Aitziber Zapirain sareko kideak ARGIAri kontatu dionez.
“Topaketak garrantzitsuak dira sareko kideok elkar ikusteko, batak besteari aurpegia jartzeko, modu zuzenean elkarren berri izateko, ongi pasatzeko… eta horrez gain, gure presentzia aldarrikatzeko: azken finean, herri komunikabideen munduan prentsak du protagonismo handiena, telebista gutxi baitago, baina tokiko irrati libreak asko gara, eta bakoitzak bere tokian informazio eta funtzio garrantzitsua betetzen du; hori bera nabarmendu nahi dugu Topaketa hauetan”, adierazi du Aitziber Zapirainek.
Hogei urteko ibilbidea egina du Euskal Herriko irrati libreen sareak eta 25 kide ditu gaur egun, hainbat komunikazio proiektuk frekuentziak okupatzeari utzi arren beste zenbait sortzen joan direlako. “Ez da kasualitatea Euskal Herrian hainbeste irrati libre txiki egotea; bada garai batean abiaturiko aktibismoaren emaitza, adierazpen askatasunari lotua, hitzen bidez ongi pasatzeari lotua… eta Topaketak horren isla dira”.
“Euskal Herrian bada zer entzun!” hizpide, Arrosa Sareko kideek bide beretik jarraitzen dutela gogoratu dute, eta astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00ak bitarte Zebrabidea magazina egiten jarraitzen dutela, Euskal Herri osorako magazina.
"Ez da kasualitatea Euskal Herrian hainbeste irrati libre txiki egotea; bada garai batean abiaturiko aktibismoaren emaitza, adierazpen askatasunari lotua"
Tailerrak, hitzaldiak, bingoa…
Martxoaren 4an, Zintzilik irratian izango da harrera ekitaldia, 10:00etan. Ordubete geroago, “Telekomunikaziorako irrati-loturak” eta “Azura automatizazio eta kontinuitaterako softwarea” tailerrak emango dituzte Gaztaino auzo elkartean. Mikelazulo elkartean berriz, irrati libreak kudeatzeko lege berriaz eta ondorioez arituko dira, “Irrati libreen legeztatzea: kontrak eta onurak” solasaldian.
Zintzilik irratian, bertaratzen diren irratien aurkezpena eta guztien artean osatutako irrati nobela emango dute, eta ondoren etorriko dira bazkaria, bingo musikala eta poteo musikala.
Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]
Tailerrak eta mahai-inguruak, dokumental estreinaldia zein kontzertuak egin zituzten larunbatean Iurretako Abadetxean, Bizkaian. Topaketa berezia izan da aurtengoa, hogei urte egin baititu Arrosa sareak.
Azaroaren 6an egingo dira Arrosaren IX. Topaketak, Iurretan, jaio berria den Laixiar irratia anfitrioi dela. Edizio berezia izango da, irrati libreen sareak 20 urte bete baititu aurten.
Pandemia dela eta, bi urte topaketarik egin gabe izan ostean, Iurretan azaroaren 6an berriz elkartuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Topaketak elkarrekin ikasi, hausnartu eta elkar ezagutzeko baliatzeaz gain, aurtengo edizioak beste helburu... [+]
Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri.
Lankidetzarako eta herrien garapenerako Bizilur elkarteak bi astean behin saioa egiten du Bilboko 97 irratian. Elikadura burujabetzaren bueltan sortzen diren proiektu alternatiboak ezagutzera ematen dituzte bertan, ikuspegi feminista eta internazionalista landuz.
Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 2020-2021 ikasturterako programazio berria. Ohiko magazinetaz gain, 43 irratsaio propio eskainiko ditu Hala Bedik, internet bidez eta 107.4 FM eta 107.7 FM kanaletan.
Ikasturte honetan Urretxu eta Zumarraga artean izango dira Arrosa Jardunaldiak. Bertan, hitzaldiak, bazkari mundiala, bazkal osteko kuña lehiaketa eta furor, herri poteoa eta kontzertuak izango dira, Chaval valentziarrak eta Donostiako Arrotzak hirukotea. Topaketei... [+]