Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Ramon Zallok idatzi duten artikuluan kontatzen dute Sareren izenean Diputatuen Kongresuko taldeekin martxoaren 10 eta 11n izandako bileren berri. "Osasunerako eskubidea bizitzeko eskubidea da, preso daudenena ere bai. Legea betetzeko eskatzen dugu, besterik ez. Espetxean hiltzea ekiditeko" adierazi dute, Osasunaren Nazioarteko Egunean.
Honela dio Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Ramon Zallok sinatutako artikuluak osorik:
"Artikulu hau sinatzen dugunak Diputatuen Kongresuko taldeekin hitz egitera joan ginen martxoaren 10 eta 11n, SAREren izenean. Bilera adeitsuak izan ziren, eta esateko geneukana entzun eta aditu zuten. Gure mezuaren bidez, euskal presoen larrialdi-egoerari buruzko ohartarazpen bat egin nahi izan genien, gaixotasuna, urruntzea eta gradu-aldaketa direla-eta. Egoeraren larritasunak kezka sortu zien gure solaskideei.
Egun horietan, Madrilen zabaltzen ari zen dagoeneko pandemia; biral bihurtzen hasi zen “arrisku-taldeak” kontzeptua, eta talde horien artean bereziki zaurgarritzat jotzen ziren adineko pertsonak. Bada, espetxean dauden pertsonek “txartel” guztiak dituzte: adin handia, gaixotasun oso larriak, senideengandik urrun, informazioaren opakutasuna…, eta, orain, konfinamendu bikoiztua bihurtu den berrogeialdi hau.
Osasunaren Nazioarteko Egunaren astea den honetan (apirilak 7) gogora ekarri nahi dugu egoera hori. Osasunerako eskubidea bizitzeko eskubidea da, preso daudenena ere. Espetxeak erabat oztopatzen du osasun-tratamendu egokia izatea, eta laburtu egiten du gaitz larriak dituzten pertsonen bizi-itxaropena. Horrez gainera, urratu egiten da, baldintza horietan egonda, zigorra etxean betetzeko duten eskubidea.
Legea betetzeko eskatzen dugu, besterik ez. Espetxean hiltzea ekiditeko. Zuzenbidearen kontrakoa da espetxean mantentzea; eta Zuzenbidearen kontrakoa da, erabat bidegabea delako, Estatuaren krudelkeria.
Presoen osasunerako eskubide unibertsal eta utziezina aldarrikatzea erantzukizun kolektiboa da; pandemian lein motiv osasuntsua izan den batak bestea zaintzearen zati bat da, ezinbestekoa gizarte demokratiko batean.
Bizirik eta etxean nahi ditugu".
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.