"Egia Euskaraz" estiloak zabaltzen jarraitzen du, oraingoan Arrigorriagara heldu da. Lasarte-Oriako Baietz 40 egun euskaraz! ekimena hartu dute eredutzat eta lanean hasiak dira dagoeneko. ARGIAko erredakziora haien ekimenaren berri emanez idatzia bidali digute.
Arrigorriagan 35 urte baino gutxiago duten herritarren %80 euskalduna edo ia-euskalduna da, baina euskararen erabilera ez da %10era heltzen. Azken urteotan euskaldun kopurua sano hazi den arren, erabilerak ez du gora egin. Argi dago, hizkuntzaren ikuspuntutik, helmugatik urrun gaudela.
Herritarrek hizkuntz eskubide eta aukera berdinak izan beharko genituzke erdara eta euskara erabiltzeko, baina, batzuetan, euskal hiztunok ez dugu euskaraz jarduteko aukera praktikorik, eta, beste batzuetan, iraganeko inertziek moldatzen dute gure hizkuntz portaera, eta ez gara ausartzen euskara erabiltzera. Hori eremu intimoetan (familian, lagun artean…) gertatzen zaigunean, zaila egiten zaigu egoera gainditzea. Horregatik antolatu zuen Abarrak Euskara Elkarteak ZUREKIN EUSKARAZ estimu handian zaitudalako tailerra, Gemma Sanginesen eskutik.
Tailerra oso emankorra izan zen. Gure iritzian, Gemmaren lorpen handiena izan zen taldearen ilusio kolektiboa berpiztea: gure nekeek, kezkek eta desengainuek lekua utzi zioten ilusioari, eta lanari ekin genion. Lasarte-Oriako Baietz 40 egun euskaraz! hartu genuen eredutzat, baina geurera egokitu behar izan genuen. Izan ere, gu hogei lagun ginen, gogotsu bai, baina ez geneukan ezer landuta; hala eta guztiz ere, aurrera egitea erabaki genuen, eta herria aktibatzeko ekimena sortu genuen: Baietz365!.
Gurean, euskara erabiltzeari bai esatea proposatu dugu: batzuek NIK BAI! txapa eramango dugu, esateko euskaraz egingo dugula lagunak ulertzen duenean; besteek NIREKIN BAI! txapa eramango dute, adierazteko ondo hartzen eta ulertzen dutela euskara, batzuetan, halabeharrez, erdaraz erantzun arren. Joan den astean hasi ginen eta erronka bota dugu herrian: baietz 365 lagunek hizkuntz portaera aldatu Euskararen Egunerako. Jakina, helburua da urteko 365 egunetan eustea hizkuntz jokabide berriei.
Goiz da ezer baieztatzeko, baina ekimena ondo hartu izan den zantzuak ikusi ditugu leku guztietan: enpatia handia, elkarlanerako gogoa, euskara sustatzeko nahia, eta, batez ere, ilusioa. Lanari ekingo diogu hurrengo asteetan herrian euskara erabiltzea errazagoa izan dadin. Eskerrik asko bidea erakutsi diguzuen guztioi!
Baietz365! lagun-taldea.
Galiziako Oleiros udalerriko María Casares ikastetxe publikoko ikasleak dira. 12 eta 17 urte arteko 600 ikasletatik inork ez du eguneroko hizkuntza galegoa. Maiatzean erronka jo zuten hainbat irakaslek eta ikaslek: ea gai garen 48 orduz galizieraz aritzeko. 200 ikaslek... [+]
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo da 11 egun euskaraz ekimena. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Topagunea dira antolatzaile. Beren datuen arabera,
60.000tik gora pertsonak eman du izena.
Ezohiko egitasmoa dute martxan Hernanin otsailetik: urte amaierara bitarte, orain arte dituzten hizkuntza ohiturak irauli eta harremanak euskarara ekartzeko ahaleginean ari dira ehunka herritar. Hilero, 100 norbanako gehitzen dira ekimenera eta dagoeneko 800 herritarrek baino... [+]
Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean... [+]
Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere... [+]
Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.
Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.
Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.
Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.
Eneko Gorri (Angelu, 1983) euskaltzale militante izateaz gain Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria da. Lapurdi kostaldeko hirigintza ereduak euskal hiztunen bilakabidean duen eragin handiaz ohartarazi nahi izan gaitu: “Biarritzek hamarrez biderkatuko balu ere... [+]
Sustatzaile nagusi Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza ditu. Xedea 2018ko udazkenean Euskal Herriko txoko guztietan herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko praktikak egitea da.
Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.
Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.
Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.
Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo... [+]