ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu gaztetxean.
---------------------------------------------------
Otsailean, Bilbon, antzerkizaleen artean zita berezia errotu da azken urteetan. Zazpikaleetako hainbat gunetan Lautan Hiru antzerki jaialdia antolatzen dute ostegunero. Zazpigarren edizioa dute aurtengoa. Espazio batzuk urtetik urtera egonkortu dira, eta bidean batu zaizkie beste zenbait. Edizio honetako hirugarren osteguna dute gaurkoa, eta antzerkizaleok zita bikoitza dugu, jaialdiaren agertoki klasiko bihurtu diren bi espaziotan: lehena, 7katu gaztetxean (Errealitatearen Harribitxiak). Bigarrena, erronda kalean metro batzuk aurrera eginda, Bira kulturgunean (Buruaz norbere egin). Aurten, gazteek egindako antzerkiari erreparatu diote antolatzaileek. Toki falta tarteko, lehenengo emanaldiaren bueltan josiko dut testu hau.
Azken minutura arte ibili da jendea gaztetxera sartzen, eta emanaldia hasi aurretik Mikel Martinez zuzendariak azalpen labur bat eman digu. Errealitatearen Harribitxiak ikuskizuna 7katu gaztetxean ondutako sormen prozesuaren emaitza da, eta gaur dute estreinaldia. Jokin Oregiren testuetatik abiatuta "irakurketa dramatizatua" eskaini digute Josu Iriartek, Nerea Lizarraldek, Jare Torralbak eta Amets Larraldek.
Hala dio emanaldiaren hasierak: “Artistek antz handia dute urre bila ibiltzen ziren horiena, artistek urre bilatzaile haien pareko galbahe moduko bat erabiltzen dute errealitatean ezkutatzen diren harribitxiak agerian uzteko”. Hortik abiatu da pertsonaia salda, arreta galtzeko paradarik ematen ez duen askotariko errealiteen sorta.
Eszena, pertsonaia eta sentsazio sorta zabala eskaini digute lau aktore gazteek. Izan dira Bittor, Elene, Elena, Idoia, Libe, Rosa, Ester, Maximiliano azeria, trikua, aktorea… Ikusi ditugu triste, pozik, nekatuta, etsita, desesperatuta, galduta… Hausnartu dute arteaz eta desastreaz, antzerkiaz eta antzezteaz, Bilboz eta Bilbaoz, egia borobilaz eta zalantzez...
Papera eskutan dute laurek, baina, erabat barneratuta dute irakurraldia. Batek irakurri, besteak antzeztu. Lauak batera antzeztu. Testuak irakurrita, pertsonaia batetik bestera igaro dira aktoreak, gorputz jarrera, aurpegiko keinuak, ahotsaren bolumena eta intentzioa egoerara moldatuz. Erregistro aldaketa izugarria erakutsi dute lau gazteek, eta oholtza betetzeko gaitasun handia. Tarteka musikaz ere jantzi da emanaldia: Hertzainak, Anari eta Maixa eta Ixiar izan dituzte bidelagun ikusleek eta aktoreek. Baita Lete eta Laboa ere.
Ikusleak erne segitu dio irudi sekuentziari, hurrengoaren zain eta arreta galdu barik. Ordu erdian zenbat minutu kabitzen diren. Dena eta ezereza, heriotza eta bizitza, maitasuna eta gorrotoa, esana eta kontraesana… Horiek denak topatu nahi dituenak, aurkituko ditu emanaldi honetan. Ikusi nahi duenak, hori bai, aurrerantzean Karin Karan izenpean bilatu beharko du errezitaldia.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]