Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan beharrezkoa ote den. Batzuetan ez dugu bide bat edo beste arrazoi egokiengatik aukeratzen baina bideak arrakastara eramaten gaitu, lortu nahi genuen helmugara.
Beste batzuetan, aldiz, ondo arrazoitutako aukeraketa eginagatik ere, ez dugu aurreikusitakoa betetzea lortzen. Politikan, hau da, gure elkarbizitzaren antolaketan, garrantzitsua da arrazoia izatea, baina are garrantzitsuagoa arrazoia nahikoa ez dela jakitea. Munduko ideia onena izan dezakezu, herritarron ongizatea bermatuko duen ideia egokiena, baina inork ulertzen ez badizu, inork ez badu zuk ikusten duzun hori ikusten, nork emango dizu arrazoi? Nork egingo du zurekin batera bide hori?
Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan benetan garrantzitsua ote den. Helburu bat lortzeko bide bat edo beste aukeratu behar dugunean, batzuetan garrantzitsuagoa izango da bide batek edo bestek biltzen duen onarpen edo konbentzimendu maila neurtzea, nahiz eta biderik zuzen, motz eta arrazoizkoena beste bat dela jakin.
Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan ez ote den gutxienekoa. Errepide egokian barna joan gaitezke, gu geu, bakar bakarrik, poz pozik, arrazoiaren errepide azkar eta ziurra baita. Baina bidean aurrera goazela, bapatean ohartzen gara gure bakardadea beste noranzkoan doan autobus-saldoa dela eta aurrera egin ahala, geroz eta autobus gehiago ikusten ditugula beste aldean, auto xixtrin bat ere ez gure aldean.
Baina… arrazoia zentzuz erabiltzen badugu, arrazoia inguratzen gaituzten baldintza subjektiboei begiratzeko erabiltzen badugu, arrazoia etengabeko aldaketekin bustitzen badugu, arrazoia bera praxiaren filosofiaren ezinbesteko tresna bihurtuko dugu. Mundua interpretatzeaz gain, Marxek esan bezala, guk eraldatu egin nahi baitugu. Horrexegatik, helburuaren eta testuinguruaren araberako interpretazio zuzena egitea ezinbesteko dugu: helburua eraldatzea bada, testuingurua inguratzen gaituena izango da, gizon-emakumeok egiten duguna. Gizon-emakumeok ez baikara ezeren esentzia, gure hartu-emanen, gure harremanen fruitu baizik.
Beraz, mundua eraldatzeko arrazoi hutsa izatea ez da nahikoa, etengabeko ariketa egin behar da, testuingurua ondo aztertu eta aukerak baliatu, arazo berrien aurrean, galdera berriak eta erantzun berriak bilatu. Askotan eman izan diogu arrazoia noranzko jakin batean bakarrik zihoanari, hark esan baitzigun guk aukeratutako bidea okerra zela eta huts egingo genuela. Baina arrazoia izatea posible al da bakarrik bazoaz? Inor konbentzitzeko gai ez bazara?
Puntu honetara iristen naizen bakoitzean, bi adibide datozkit gogora: Gipuzkoako atez atekoaren prozesua eta CUPek gainerakoen alderdikerien gainetik, Kataluniako kontsultarako oinarriak jarrarazi zituenean. Une hartan CUPek herritarrek eskatutakoa, hau da, kontsulta burutzea, jarri zuen interes ororen gainetik eta CUPekoen iritziz arrazoizkoena beste bide bat erabiltzea izango bazen ere, herritarren nahia eta gainerako alderdien epe-mozkeria ikusirik, kontsulta arrakastatsua burutzeko batasuna bermatuko zuen proposamena jarri zuten mahai gainean.
Eskala txikiagora etorrita, edota gure egunerokoan gertuago senti ditzakegun adibideetara etorrita, atez atekoaren afera datorkit. Prozesu benetan interesgarria Gipuzkoan bizi izandakoa, irakaspen ezin baliotsuagoa. Arrazoizkoena errauskailurik ez egitea da, ingurumen eta osasunaren aldetik ez ezik, ikuspuntu ekonomikotik ere aztertuta; eta errauskailua ez egin eta hondakindegiak mugagabe ez handitzeko, arrazoizkoena birziklatzea da. Birziklapen tasak nahikoak izateko, birziklapen hori herritar guztiok egin beharko genuke, eta hori lortzeko sistema egokiena atez atekoa da. Honaino arazorik ez, baina zer gertatzen da testuingurua aztertzen dugunean? Zein da prozesu osoaren subjektu nagusia? Eta zer da subjektu horrek pentsatzen eta egiten duena? Noren eraginpean aritzen da? Eta zein ahalmen dugu haiengan eragiteko? Gu geu, atez atekoa sistema egokiena dela eta beraz sistema aplikatu beharko genukeela pentsatzen dugunok, herritarrengan eragiteko gaitasuna ba al dugu? Ez komunikabideen bidez soilik, baizik eta buruz burukoan gure bizilagunak konbentzitzeko nahikoa gaitasun al dugu? Zerk oztopatzen du Marxek zioen langileen bihotzak konkistatzea? Une hartan, atez atekoaren alde zeuden bi korronte topa genitzakeen: atez atekoa jartzearen aldekoak eta kontrakoak. Bigarren horiek, ez zuten uste herritarrak konbentzitzeko gai izango ginenik eta horregatik birziklatzearen prozesua epeetan gehiago luzatzearen alde egiten zuten. Baliteke arrazoia izatea, baina kasu horretan arrazoiak ala praxiak baldintzatu du bidea? Prozesua egin aurretik jakitea al genuen emaitza?
Emakume aktibista kurduak pare bat ordu daramatzan hainbat hamarkadatako borrokaren ostean, aplikatzea lortu duten antolaketa-sistema feminista (guretzat erradikala) azaltzen. Zuk pare bat ordu daramatzazu zeure buruari galdetzen nola demontre lortu ote duten antolaketa-sistema erradikal hori onartua ez ezik, aplikatua eta hedatua izatea. Eta ez emakumeen komunitateetan, erakunde eta talde mixtoetan baizik. Isildu da aktibista kurdua eta galdera egin diozu. Emakume kurduak serio eta begietara so erantzun dizu: zuk antolaketa-sistema honetan sinesten duzu?
Amestea ezinbestekoa da, baina amestea ezinbesteko izango dugu geure ametsetan sinesten badugu, bizitza erreala arretaz aztertu, geure azterketak eta ametsak aurrez aurre jarri eta geure fantasia zehatz-mehatz gauzatzen badugu (Vladimir Ilich, Lenin)
Etzi.pm gunean argitaratutako artikulua, lizentzia libreei esker ekarria.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]