Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Planaren ezarpena gainbegiratzea.
Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua lehen aldiz bildu da asteartean, herrialdean diskriminazio etniko eta arrazistaren aurkako borrokan eragin zuzena izateko helburuarekin. Nafarroan sortzen den lehenbiziko organoa da arlo honetan, eta Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Planaren 2022ko analisiaren emaitza da.
Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko Lehendakariordearen gidaritzapean dago kontseilua. Guztira 28 kidek osatzen dute, hala nola, erakunde publikoek, migratzaileen elkarteek eta gizarte arloko beste entitate batzuek.
2022ko txostenean nabarmendu zen migratzaileen populazioak oraindik ere eguneroko arrazakeria egoerak bizi dituela, eta horri erantzuteko asmoarekin sortu da kontseilua. Halaber, 2024an, Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Arreta Zerbitzuak 248 kasu jaso ditu, batez ere zerbitzu publikoetarako sarbideari eta komunikabideetako diskriminazioari lotutakoak.
Arrazakeriaren aurkako borroka “hezkuntza, enplegua eta etxebizitza” bezalako arlo guztietan egin behar dela nabarmendu du Alfarok. Kontseiluak Nafarroa “inklusibo eta bidezko baten aldeko tresna eraginkorra” izatea espero du, diskurtso baztertzaileei aurre egiteko. Kontseiluak lau urteko iraunaldia izango du eta Nafarroako Gobernuak onartu behar dituen diskriminazioaren aurkako planak gainbegiratuko ditu.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.