Arrazakeria eta patriarkatua itotzeko besarkada estua Iruñean

  • Iruñea Harrera Hiria ekimenak deituta, ehunka lagunek egin zuten topo atzo Iruñeko Gazteluko Plazan emakume migratzaileen eskubideak defendatzeko.


2019ko martxoaren 06an - 11:18
Manifestuaren irakurketaren ondoren, kontzentraziora hurbildutakoek dantza egin zuten eskutik helduta. (Arg. Mikel Urabaien Otamendi) Manifestuaren irakurketaren ondoren, kontzentraziora hurbildutakoek dantza egin zuten eskutik helduta. (Arg. Mikel Urabaien Otamendi)

Martxoak 8ko greba feministarako hiru egun eta Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako bi hilabete eta erdi falta direla, ehunka lagunek bat egin zuten atzo arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan emakume migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Iruñea Harrera Hiriak deitutako kontzentrazioa Europa osoan zehar maiatzaren 5ean egingo den Herrien Besarkada mugimenduaren barneko ekintza izan zen. Euskal Herrian, Durangon izango da ekitaldi nagusia.

Gazteluko Plazako kioskotik irakurritako manifestuaren bidez, Iruñea Harrera Herriko kideek “Atzerritar Legea indargabetzea eta Atzerritarrentzako Internamendu Zentroak ixtea” exijitu zuten. Bestalde, Europako hauteskundeetan eskuin muturreko alderdien gorakada posiblearen inguruko kezka azaldu eta jada Europako Batasunaren mugetan gertatzen ari den “migratzaile, pobre eta errefuxiatuen kontrako gerra irekia” salatu zuten. Guda hau, Iruñea Harrera Hiriak esan bezalaxe, “gizarte heteropatriarkalak emakume eta LGTBI kolektiboa osatzen dutenen aurka” mantentzen duenaren oso antzekoa da.

Are gehiago, duela hamalau urte Turkiatik etorritako Ebru döne Göker Iruñea Harrera Hiriko emakumeak atzo esan zuen moduan, migratzaileen artean “arrazakeria instituzionala” gehien jasan behar izaten dutenak emakumeak dira. Izan ere, haiek baitira “familia gehien zaintzen dutenak: hemengo biztanleen senitartekoak zaintzen ditugun bitartean, gure familiartekoak zaintzen jarraitu behar dugu”, esan zuen. Honen harira, “Bizileku Legeak ez duela migratutako emakumeen benetako egoera kontu(t)an hartzen”, baizik eta sexu edota lan esplotazioen aurrean “ahulagoak” egiten dituela aipatu zuen. Hala ere, “diskurtso paternalista alde batera uztera” eta emakumeak beren kabuz ahalduntzera deitu zituen Ebru döne Gökerrek.

Berak, hamabost urteren ondoren, oraindik ez du herritartasuna lortu. Etorkina eta emakumea izateak dakartzan arazo guztiak jasanda, hausnartzeko honako galdera hau bota zuen turkiar jatorrizko nafarrak: “Emakumeen askapenari buruz hitz egin dezakegu zaintzaren lana beste kolore, hizkuntza edo jatorrizko emakume baten eskuetan uzten ari garen bitartean?”

Emakume migratzaileentzako positiboa izan daitekeen galderari erantzuna emateko, argi dago kolore, hizkuntza eta jatorri anitzetako emakumeen besarkada behar-beharrezkoa dela, baita gizonena ere. Horretarako funtsezkoak dira hurrengo elkarretaratze hauen gisakoak: martxoak 8,  maiatzaren 4an Iruñean eta 5ean Durangon. Besarkada ahalik eta gehien estutzeko, atzo salatutako faxismoa, xenofobia eta matxismoa ito arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Eguneraketa berriak daude