Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren "zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu" duela.
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute asteazkenean, Arabako udalerri horretan Solaria enpresak aurrera eraman nahi duen Vitoria Solar 1 proiektu fotovoltaikoa gelditzeko ezintasunak sorturiko "frustrazioak" eraginda.
Ohar baten bidez azaldu dute udal gobernuan sartu zirenetik –EH Bilduko hiru zinegotzik, EAJko beste hiruk eta Goazen taldeko beste hiruk osatzen dute–, Solariaren proiektua gelditzeko lan egin dutela, "bai kaletik, bai erakundetik". Baina udalez gaindiko erakundeek bultzatzen dituzten halako proiektuekin "eskuak lotuta" dituztela diote, eta Eusko Jaurlaritza aldi berean "parte eta epaile" dela.
"Egoera horren aurrean ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen", diote, eta euren dimisioarekin oharatarazi nahi izan dute "gauzak ezin direla horrela egin".
Proiektu honi ez!: "Egoera kafkiarra da"
Proiektu honi ez! plataformak komunikatua zabaldu du, dimisioen inguruko bere iritzia eman eta hainbat salaketa egiteko.
Azaldu duenez, Vitoria Solar 1 proiektu fovoltaikoaren Plan Berezia ez onartzea eskatzeko udalbatzan aurkeztutako mozioa, komisio batean landu zen aurretik, eta EH Bilduko zinegotziek babesa eman zioten, baina gero ez ziren bozketara agertu. Plataforma horren esanetan EH Bilduko "zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu" du, eta horrek egoera "kafkiarra" sortu du, zinegotzien dimisioarekin.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.