Otsailak 21, osteguna, arratsaldeko zazpiak. Nabarreria plazan eserita zerbeza bat edateko giroa, aldaketa klimatikoaren udaberri aurreratua aprobetxatzeko gogoa. Hala ere, jendea tantaka baina etengabe sartzen ari da Zabaldiko Kalaska gelara. "Zatoz zure lagun feministekin", hala zion gonbidapenak. Nabari da, martxoaren 8a hurbil dago eta aisialdiko eskaintza feminista hazi egiten da garaiotan. Arrastoak, ordea, geratzeko sortu omen den ekimena da, hilabetero iluntze feminista bat antolatzeko asmoa baitu Iruñerriko Bilgune Feministak.
Kulturaren arloan ari diren emakume*-entzat plaza berri bat izan nahi du ekimenak, sorkuntzaren bidez arrasto feminista uzten dutenentzat oholtza eroso. Eta Iruñerriko feministentzako topaleku. Auzoetako taldeekin harremana sendotu eta sare horrekin denbora gehiago konpartitzea dute helburu; bilera, manifa eta kontzentretatik kanpo, alegia. Eta noski, pintxo-pote on batek lagunduta, betiere. Lehenengoa, beraz, otsailean eta Alde Zaharrean. Lehenengo sorpresa ere hasieran etorri da: antolatzaileek sorkuntzaren bidez eskertu nahi diete haien lana sortzaileei, eta horretarako, datorrenari beste artista baten obra oparituko diote hilabetero. Honako honetan, Naia Miraren margolan bat eman diote kontzertua abestera datorren hirukoteari.
Zer: 'Kontzertu agustikoa', Arrastoak ekimena
Noiz: 2019-02-21
Non: Iruñeko Zabaldi
Hirukote moduan azaldu dira, talde gisa izenik izan nahi ez eta emanaldi bakoitzean berri bat hartzen baitute. Leku eta momentuaren araberako izenaldatzeak. Gaurkoan, "Kontzertu agustikoa" deituko diegu. Gasteiztik datoz, gitarra soil batekin. Ez mikrorik, ez anplirik, biluzik hartu ditu publikoak Zabaldin: koaderno txiki batean idatzitako hitzak eta hiru ahots. Goizean izan da Talka espazio feministaren desalojoa, eta amorruak oihartzuna egiten du oraindik taldea oholtzara igo denean. Hirukoteak hari eskaini nahi izan dio ez kanta bat, ez bi, baizik eta kontzertu osoa. Eta zer nolako kontzertua.
Idaztea dela diote autoerreparatzea... Gitarrarik gabe hasi dira, haren bizkarrean perkusioa egiten gero, akordeak sartzen pixkanaka. Gitarra esku batetik bestera doa kanta bakoitzean, letrak biltzen dituen koadernotxoa ere bai. Entsegu batean baleude bezain natural, elkarri begiratuz eta nota artean ere irri eginez. Indartsu bezain gozo abesten dituzte denak: Izaro, Silvia Tomàs, Benito Lertxundi, Silvia Perez Cruz, Xabier Lete, Izaki Gardenak... Berdin da zeinen bertsioa den, haiena da kanta une horretan, haientzat beren-beregi sortua, haiek nahieran moldatua. Mikel Laboaren bilduma batekin amaitu dute, eta entzuleok ere, haiekin batera kantatzeari ekin diogu. "Beste bat, beste bat" eskatzen duten oihuak entzuten dira, baina hurrengoaren zain geratu beharko, koadernoa itxi eta gitarra gorde baitute.
Txiste erraza eginen dut: "Kontzertu agustikoa" izan da benetan. Baliabideen soiltasunak hurbilarazten zaituen kontzertu berezi horietako bat. Izen bakoitzak azalberritze bat badakar, adi jarraitu beharko zaio hirukotearen bideari. Arrastoa, behintzat, utzi dute.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]