“Arrantza jasangarriaren bidean” eztabaidatuko dute Donostiako Aquariumean

  • Jardunaldi honek Arrantza eta Itsas ekosistemen kudeaketariko hausnarketa eta proposamenak eztabaidatu eta partekatzea du helburu. Jardunaldiak irekiak dira eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu.


2019ko martxoaren 01ean - 12:36
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ondarroa 12 milia elkartea arrantza-jarduera jasangarria izan dadin arrantza-politika aldatzeko eskatzen ari da azken urteetan. Gure ustez, arrantzak etorkizuna izan dezan ezinbestekoa da arrantzatzen diren arrainen populazioen biomasak iraunkortzea ez ezik, horiek bizi diren itsas ekosistemak zaintzea.

Horretarako, arrantza-politika aldatu behar da. Gure arrantza-guneetan hainbat arrain mota berreskuratzeko arrantzatik babestutako eremuak sortu behar dira, eta gainerako eremuan arrantza iraunkorra eta jasangarria suspertu behar da. Lehorretik 12 milia tartean arrantza-tresna artisauak bakarrik baimendu behar direla uste dugu, arte depredatzaile industrialak 12 milatik itsaso barrura eramanaz.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu txosten zientifikoetan oinarrituz arrantza politika berri bat defenda dezala eta horretarako Madrildik eskumenak bereganatu ditzala. Gure ustez arrantza-politika berria behar beharrezkoa da, norabide argia eta neurri zehatzak behar ditugu. Konpromisoak hartzeko garaia heldu da.

Jardunaldi honek Arrantza eta Itsas ekosistemen kudeaketariko hausnarketa eta proposamenak eztabaidatu eta partekatzea du helburu. Jardunaldiak irekiak dira eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

KUDEAKETA EREDU BERRIA: ARRANTZA JASANGARRIAREN BIDEAN

09:00 – 09:30 Nagore Zaldua-Mendizabal (Ondarroa 12 milia)

Ongietorria eta Ondarroa 12 miliaren aurkezpena

09:30 – 10:00 Leandro Azue Mujika (Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria)

Arrantza baliabideen jasangarritasuna, bioaniztasuna eta ingurumena eta itsas eremuen planifikazioa.

10:00 – 10:30 Ibon Galparsoro (Itsas ingurumen eta kostaldearen kudeaketa-AZTI)

Itsas kontserbazio eta kudeaketarako oinarrizko ezagutza.

10:30 – 11:00 Eneko Aierbe  (Ekologistak Martxaneko arrantza arduraduna)

Europar arrantza politikaren erronka eta helburu berriak, itsas kontserbazioaren ikuspuntutik.

 11:00 – 11:30 Kafea eta etenaldia

11:30-12:00 Javier López (Atlantiko Ipar-ekialdeko arrantza jasangarri arduraduna. Oceana)

Itsas erreserben garapena. Biomasa berreskuratzearen garrantzia

12:00 – 12:30 Pep Coll (Balear irletako, itsas erreserbetako zientzilaria. Tragsa)

Esperientzia arrakastatsu baten historia.

12:30 – 14:30 Debatea (parte-hartzaile guztiekin)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


“Azken dantza hau” bisiguarena izan ez dadin

Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, eguneko arrantzalea
“Urtez urte olagarroa gutxitu egin da, zerbait gertatzen da itsasoko urarekin, hori argi da”

Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.


Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
Bermeoko ‘Beti Euskal Herria’ itsasontziko “esklabismoa” salatu du LABek

Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]


2023-05-04 | Axier Lopez
Katuarrain asko hilik aurkitu dute Getariako portuko bokalean, “interes komertzialik ez dutelako”

Getariako portuko bokalean hainbat katuarrain hilik aurkitu dute maiatzaren batean Buceo Donostiko kideek.


Arrantza eremuen eta epeen murrizketen aurka protestan dira Lapurdiko arrantzaleak

Baionako portua blokeatu dute martxoaren 29an eta bezperan arrainak kitorik banatu zituzten herritarrei. Bioaniztasunaren alde harturiko hainbat neurri deitoratu dituzte, beraien aktibitatearen murrizketa dakarrelako.


Baleen galbiderako lehen kolpea

Lekeitio eta Ondarroa, 1623ko martxoaren 11. Bi herrietako arrantzale kofradiek hitzarmena sinatu zuten biek batera harrapatutako balea elkarren artean banatzeko.


2022-09-19 | ARGIA
Izokin-arrantzaren historia eta gorabeherak azalduko dituzte Donostian

Euskal Herriko ibai eta itsasadarretan galzorian den arrain espeziearen inguruko hitzaldia eskainiko dute Josu Narbarte arkeologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak asteartean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Iraganean izokinak izan zuen garrantzia sozio-ekonomikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude