Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala, arrantzak ez ditu garai onenak bizi. Geroz eta arrantzale eta arrautzontzi gutxiago dago gure betiko portuetan.
Arrantza beti izan da gizakiok naturaren parte garela ikusteko bide adierazkorrenetako bat baina itsasoarekiko dugun harreman hori, beste guztiak bezala, hartu eta emaneko harremana behar du izan. Arrantza beraz, neurriz egin beharreko jarduera da eta ongi kudeatu beharrekoa, noski.
Ezaguna da antxoarekin zer gertatu zen duela 10-15 urte. Naturak eskaintzen zigunaren gainetik hartu eta antxoa egoera oso kaxkarrera eraman genuen. Horrek antxoa bost urtez itsasoan lasai uztera behartu gintuen eta zientzialariek berreskurapena ziurtatu zutenean berriz hasi zen arrantza. Horregatik dira, gure ustez, horren garrantzitsuak zientzialarien datuak eta beraietan oinarrituta Europako beste herrialdeekin batera hartzen diren erabakiak. Kezkatzekoak iruditzen zaizkigu azkenaldian hain ohikoak egin diren hainbat adierazpen, adibide bat jartzearren: berdelaren kasuan, zientzialarien datuak asmo txarrez hartuak direla esan da. Bertako arrantzaleek euskal uretan berdel asko ikus dezakete baina horrek ez du zertan esan nahi bere egoera itsaso zabalean ona denik. Berdelaren kasuan bereziki, ezagutu beharreko argazkia, Europako ipar atlantiko osoaren egoera delako. Eta hori soilik herrialde askotako zientzialarien datuekin egin daitekeen argazkia da.
Horregatik iruditzen zaigu oso kezkagarria komunikabideetan horren ohikoa den “Bruselak kuota %20 gutxitu digu”. Erabaki hori ez du Bruselak hartzen. Bruselan hartzen da erabakia baina gobernu ezberdinen arteko akordioa da. Sarritan, zientzialariek hori aholkatu dutelako, egoera ona ez denean gutxiago arrantzatu beharra dago hurrengo urteetako arrantza bermatzeko. Zoritxarrez beti ez dira zientzialarien gomendioak betetzen. Horren sinplea dirudien arren, ez da beti egiten. Baina, zorionez, eta beharraren ondorioz, geroz eta gehiago jarraitzen dira zientzialarien gomendioak. Beraz errua inori botatzekotan, legea betetzen ez dutenei eta nahikoa kontrolik ez egoteari bota dakioke, Arrainik ez badago, ez dugu arrantzatu behar etorkizunean egon dadin.
Oso kezkagarria iruditzen zaigu komunikabideetan horren ohikoa den
'Bruselak kuota %20 gutxitu digu'. Erabaki hori ez du Bruselak hartzen. Bruselan hartzen da erabakia baina gobernu ezberdinen arteko akordioa da
Baditugu azken urteetako zenbait adibide non erabaki hauek nahiko ondo hartu diren eta arrainek beraien oparotasunarekin erantzun duten. Horren adibide garbia antxoa da. Arestian aipatutako itxieraren ondoren, arrantzaleek tentuz arrantzatzea erabaki zuten, beste aukera etxean geratzea zelako. Gaur egun antxoa maila historikoetan dago. Orain ordea, beste arazo batekin egiten dugu topo. Aste honetan gertatu bezala, arrantzaleek erruz porturatu dute antxoa eta zein izan da ondorioa? Prezioak minimoan ibili direla, izugarri jaitsi direla. Aste honetan, lonjan antxoa kiloa 30 zentimo azpitik ibili da. Oparitua. Eta hori ez da posible. Antxoa asko egon arren ezin da onartu horrelako prezioetan saltzea, horretarako hobea da ez arrantzatzea, egokiagoa da naturari oparitzea, tarteko saltzaileei oparitzea baino.
Arrantzaleek, beste hainbat arazo ere badituzte beren jardunean eta beharrezkoa da beraiek prezioen gaineko gutxieneko kontrol bat izatea, zuzenean edo kofradien bitartez. Prezioak hain baxuak direnean neurriren bat hartu beharko litzateke. Horretarako administrazioaren laguntza izatea ere derrigorrezkoa da arrantzak etorkizunik izaterik nahi badugu.
Zein izan liteke konponbidea? Hona hemen gure ekarpena, beste asko beharko diren arren. Badira hainbat eta hainbat jantoki publiko, administrazioek kudeatuak, arrain merke, fresko eta sanoa gustura hartuko luketenak. Badira eskoletako jantokiak, ospitaletako jantokiak, zahar egoitzetakoak... horiek guztiek arraina dute beren menuetan, arraina osasuntsua delako neurrian janda. Baina gaur egun horietan zerbitzatzen den arraina gehienetan kanpotik ekarritakoa izaten da, erabat prozesatua, lan baldintza kaxkarrekin eta ingurumenarekiko begirunerik gabe ekoitzia izanagatik oso merkea. Bai, merkea, antxoa aurreko astean bezala.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]