Baionako portua blokeatu dute martxoaren 29an eta bezperan arrainak kitorik banatu zituzten herritarrei. Bioaniztasunaren alde harturiko hainbat neurri deitoratu dituzte, beraien aktibitatearen murrizketa dakarrelako.
Itsaso zabaleko bioaniztasunaren alde doan erabakia beraien kaltera doala diote Lapurdiko arrantzaleek. Mezu hori zabaldu dute aste honetan Baionako zein Donibane-Ziburuko portuko arrantzaleek, hainbat ekintzaren bidez. Portuen blokeoak eta arrainen ordainik gabeko banaketak, arrantzaren sektorea oztopatzen dute xede, Frantziako Gobernua interpelatzeko gisan.
Arrantza iraunkortasunarekin errimatzeko neurriak bideratu berri dituzte Frantziak eta Europak: iazko irailean Europako Batzordeak jakitera eman zuen Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko 16.400 kilometroetan itsas-peko arrantza debekatua izanen zaiela. 2030erako Europako uren %30ari zabalduko zaio neurria.
Arrantzatzerakoan gertaturiko zetazeoen ustegabeko harrapaketak murrizteko helburuz, Bizkaiko Golkoan arrantza debekatzeko neurria ere hartu berri du Frantziako Estatuko Kontseiluak. Zehazki, ondoko bost urteetan urtarrilaren 15etik martxoaren 15era debekatua izanen dute arrantzatzea bertan. Ingurumenaren alde dabiltzan Gobernuz Kanpoko Erakundeek eskatzen zuten neurria. Estatu Kontseiluaren arabera, izurde arrunt zein handi eta itsas urdeen biziraupena arriskuan jartzen dute nahigabeko harrapaketek.
Murrizketa horiek, ordea, arrantzaleen desagerpena dakartela deitoratzen dute aste honetan protestan egon direnek. Ondoko egunetan ere biderkatuko dituzte ekintzak, Lapurdin zein Frantziako Estatuko beste portuetan ere.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]
Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...
Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.
Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.
Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.
Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]
Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]