Arrakala espazioaren okupazioaren aurkako prozesu judiziala abiatuko da urriaren 4an. AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak mobilizazioak deitu ditu auzipetuei elkartasuna adierazteko eta pairatutako Poliziaren jazarpena salatzeko.
Arrakala Auzokideon Etxea apirilaren 17an aurkeztu zuen jendaurrean AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak, “Etxebizitza ez da negozioa” lelopean egindako manifestazioaren amaieran. Etxebarrieta Anaien plazan kokatutako espazioa "sindikatuaren egoitza soziala, larrialdietarako etxebizitza eta ASETU Herri Biltegiaren biltegia" izateko xedez okupatu zuen sindikatuak, baina bide laburra izan zuen. Maiatzaren 11n, goizaldeko 05:00etan, Bilboko Udaltzaingoak hustu egin zuen.
Urriaren 4an, astelehena, abiatuko da Arrakalaren okupazioaren aurkako prozesu judiziala, egun horretan baitaude deituta deklaratzera okupazioaren harira auzipetuak. Kideei elkartasuna adierazteko eta Arrakalaren okupazioaren harira jasandako Poliziaren jazarpena salatzeko, AZETek mobilizazioak iragarri ditu urriaren 4an eta 8an, "Etxebizitzak defendatuz, arrakala zabaldu" lelopean.
Urriaren 4an, prentsaurrekoa deitu dute Etxebarrietan Anaien plazan, 09:30ean. Eta 11:00etan auzipetuei babesa helarazteko elkarretaratzea egingo dute epaitegien aurrean.
Urriaren 8an, ostirala, manifestazioa egingo dute. 18:30ean abiatuko da Etxebarrieta Anaien plazatik.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]