Arraina jatea osasungarria dela uste zabala da. Zer eragin du, ordea, ingurumenean? Eta itsas espezieetan? Eta komunitate lokaletan? Nor da arrainaren kontsumo igoerarekin onurak lortzen dituena?
Kontu horiei guztiei buruzko datuak eskaini ditu Esther Vivasek Publico.es webguneko bere blogean. Han irakurri ditugun puntu interesgarrienak ekarri ditugu hona.
Kontsumoak gora
Arrainaren munduko produkzio osoak errekorra hautsi zuen 2013an: 160 milioi tona kontsumitu zen, aurreko urtean baino 3 milioi gehiago. Nazio Batuen Erakundearen Elikadura eta Nekazaritzarako agentziak (FAO) kaleratutako datuak dira, arrain-haztegietan produzitutakoarekin eta arrantzatutako zenbatekoekin kalkulatu dute.
Asia hego ekialdean kontsumitzen da gehien, Txina buru. Europari dagokionez, espainiar estatua kontsumitzaile handienetakoa da, bataz beste urtean pertsonako 26,28 kilo arrain jaten da.
Zabaltzen ari den merkatu horri etekin ekonomiko handiena ateratzen dietenak, dena dela, arrain-haztegietako jabeak dira.
Nekazaritza industrialaren molde bera kopiatu eta arrain industrian txertatu dute. Gaur egun, gure plateretara iristen diren bi arrainetik bat “arraintegi enpresetan” produzitutakoa da.
Indartzen ari den produkzio-eredua
2030 urtera arteko arrantza: Arrantza eta laborantzaren perspektibak txostena osatu dute Munduko Bankuak eta FAOk. Bertan, 2030erako mundu osoan kontsumitzen den arrain guztiaren ia bi heren arrain-haztegietan produzituko dela kalkulatzen da.
Ingurumenean eta gizartean produkzio eredu horrek izango duen eragin negatiboa ezkutuan gelditzen da, ordea. Haztegien eraikuntzatik hasi eta arrainen hazkuntza eta prozesamenduraino erabili ohi diren teknikak itzalean gelditzen dira.
Luxuzko produktua
Merkatuan balio altuena duten arrainak beste arrain batzuez elikatzen direnak izan ohi dira. Logika honek zirkulu amaiezin batera garamatza: kilo bat izokin produzitzeko beste arrain mota bateko hiru kilo behar baditugu, edo atun kilo baterako 20 kilo arrain, arrantza baliabideen gehiegizko esplotazioan erortzen ari gara, ezinbestean.
Hegoaldeko herrialdeetako kostaldeetan arrantzatu ohi dira arrain-haztegientzako jaki izango diren arrainak. Herrialde horien elikadurarako oinarrizko diren baliabideok kenduta arraina luxuzko produktu bilakatzen da.
Haztegietako arrainak, gizakiarentzako kaltegarri
Gaixotasunak saihesteko tratamendu kimikoak erabiltzen dituzte arrain-haztegietan. Produktu horiek ingurumenarentzako eta giza kontsumorako kaltegarri izan daitezkeela baieztatzen du txostenak.
Itsasoan arrainik ez
Itsas espezie asko desagertzeko arriskuan daude, gehiegizko arrantzak eraginda. Ustiapen basatiak itsasoan dauden arrainen kopurua nabarmen murriztea ekarri du: gehiegizko esplotazioak Mediterranioko arrainen %92ari eragin dio eta Atlantikoko %63ari.
Arrantza teknika ez-selektibo askok itsas hondoak suntsitu, arrain txikiak hartu, eta habitat naturalak desagerrarazten dituzte, baina badute beste eragin bat ere: uraren kutsadura.
Arrainek gero eta merkurio gehiago dutela baieztatzen dute Ekologistak Martxan mugimenduko kideek. 2013an Europar Batasunean merkurioak kutsatutako arrainen 96 kasu erregistratu ziren, 2012an baino 28 gehiago.
Lau enpresa, produkzio ia osoaren jabe
Arrantza industrialaren etekinak esku gutxiren artean banatzen dira. Konpainia handiek txikiagoak erosi dituzte, eta egun, industria ia osoaren kontrola Nutreco, Cermaq, Fjord, eta Seafood & Domstein enpresek dute. Produkzio industrial guztiaren %80 konpainia handi horien eskuetan dago.
Arrainak B bitamina, kaltzioa, iodoa … ematen digu. Baina, hain osasungarria al da?
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]
Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...
Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.
Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.
Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.
Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]
Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]