Hori da baratzeko negu ondoreneko galdera ezagunena. Noiz amaitzen da negua? Egutegiaren mugarriarekin? Hotzak joan direla iruditzen zaigunean? Egun argia gaua baino luzeagoa egiten denean? Ez da erraza asmatzen. Horri tokian tokiko lurraldearen eta klimaren ezaugarriak gehituta, urteroko zalantza hor itzultzen da, beldur ttantta batekin belztua. Tokian-tokian erabaki behar da lan bakoitzaren unea noiz den. Huts, asmakuntza, porrot, arrakasta, poto eta menta denekin ikasten da, lan bakoitza noiz eta nola egin den emaitzak erakutsiko digu bidea. Bakoitzari berea, baratze bakoitzari berea, izan ere baratzea unibertso bat da; bat eta bakarra.
Badira toki bakoitzean lanak noiz egin erakutsiko diguten zantzuak. Gurean zabaldua den esaera batek honela dio: sapelarra ihartzean lurra lantzeko sasoia etorri da. Sapelarra (Stellaria media) neguan hedatzen den belarra da. Gure inguruan bizi da: baratze, soro, lantzar, hormapean... Landutako lurretan, udazkeneko uztek libre utzitako hutsuneetan gozo hazten da, batez ere ito gabeko lur heze ongarrituetan.
Ongarri berdearen lana egiten du sapelarrak. Lurra airebistan eta izotzen eskura egon beharrean, estali eta babestu egiten du. Orain, egun argiaren luzerak eta eguraldiak lurra berotzen dutenean badoa. Ez da berozalea. Izar itxurako lore zuriekin (hortik Stellaria) loratu zen eta haziak banatzen dituen eran horitu eta ihartu egiten da, paisaia berezia sortuz. Horixe da bada lurra lantzeko garaia. Ez da, ez, horitzen toki guztietan batera. Baratze edo soro bakoitzean dagokionean.
Sapelar izena nondik datorkion? Zapotik, sagutik, saparretik... denetik irakur-entzuten da. Beste izen asko du gurean sapelarrak: albaraka-belar, txabarkoi, txorien-belar, sapabelar, arpelar, sapiar, sagu-belar...
Pasa berri zaion berde sasoian entsaladan jateko ederra da, freskoa, bixia eta hurra gogorarazten duen dasta du. Egosita ere oso ona da. Japonian deabruengandik babesteko eta luze eta osasuntsu bizitzeko urtarrilaren 7an Jinjitsu egunean, Gizateriaren Egunean, Nanakusa-no-sekku “zazpi belarren jaia” ospatzen dute, zazpi belar janez. Tartean da sapelarra. Ez dabiltza oker. Sapelarra aberatsa da osagai osasuntsuetan: C bitamina, kaltzio, silizio, magnesio eta potasioan, adibidez. Saponina ere badu eta horrek sendabelar ezaguna egin zuen aspaldi; batez ere azaleko arazoak eta arnas aparatukoak sendatzeko erabiltzen da.
Gurean esaerak hala dio: arpelarra lorean, ardiak gosean. Neguaren amaieran loratzen dela dio… Gure goseak uxatzeko, badakigu, oraintxe lurrak landu eta ereintza eta landaketa lanetara eman gaitezen.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.