Uda ailegatu zaigu eta Baztango bailara bisitatzeko aukera ezin hobea da garai hau, horregatik Aroztegia… eta gero zer? Herri plataformak, Aroztegiako proiektuak kaltetuko dituen parajeak ezagutzeko oinezko ibilbideak ezagutzeko gonbita luzatzen dizue.
Baztan jakin min berezia sortzen duen bailara dugu, baserri eta jauregiak, belai berdeetan bazkatzen diren behi, ardi eta larre pottokak. Paisaia. Baztandarren mintzo xaloa. Eta nola ez, Batzar Nagusia eta herrietako batzarrak, berezi egiten gaituen eta gurea den antolamendu instituzional zaharra.
Baina kasu! Ohiturak marraztutako margolan honen gibelean Baztandarren eguneroko problematika ezkutatzen baita, baserri eta jauregiak ederrak dira arras baina Baztanen 800 etxe huts baino gehiago ditugun honetan Palacio de AroztegiaSL-k 228 famili bakarreko etxebizitza egin nahi ditu. Gure belai berdeak ez dira paisaia basati hutsak, baizik nekazalgoak lurrarekiko duen harremanaren ondorio. Egunetik egunera adinez zaharragoa den nekazalgoa beti egitasmo txikitzaileen mehatxupean. Gure mintzoa xaloa dugu bai baina gaur den egunean oraino goxoki zaindu behar dugun ondare hauskorra da, zenbait ikerketen arabera proiektu honek anitz kaltetuko lukeen ondarea. Eta Batzar Nagusiari, Nafarroako gobernuak eskumenak kendu dizkio UGPS aren bitartez, baztandarren erabakitzeko tresna ebatsiaz eta Aroztegian bertzeren artean golf belaia inposatzeko, gure borondatearen aurka eta herri lurrak zein nekazarienak bereganatuz.
Eta horregatik, Baztan maite duzun bisitari hori, zuri, Aroztegiako proiektuak kaltetuko dituen parajeak ezagutzeko oinezko ibilbideak eskaintzen dizkizugu, paisaiaz gozatu arratsalde pasa goxo bat egin eta bide batez gure 11 borroketako baten zergatia ulertzeko aukera sortzeko asmoz. Era kontzienteago batean guregana hurbiltzeko bertze modu bat.
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.
Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.
10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.
Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.
Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.
Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.