Ostiral honetan, 15:30ean Lekarozko Plazan akanpada eginen dute, eta larunbatean 17:00etan elkarretaratzea. Aroztegia eta gero zer? eta Baztango Gazte Asanbladak jakitera eman dutenez, maiatzaren 15ean 17:30ean manifestazioa antolatu dute Elizondon. Proiektuaren asmoa da 350 biztanle inguru dituen Nafarroako Lekarozko herrian hotela, golf zelaia eta 225 luxuzko etxebizitza eraikitzea.
Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak agerraldia egin dute apirilaren 14ean Aroztegia egitasmoaren kontrako mobilizazioen berri emateko. Ostiral honetan hasiko da Lekarozen akanpada, eta larunbatean elkarretaratzera deitu dute proiektu turistiko eta urbanistiko honen obren abiatzea salatzeko.
Egitasmo honen aurka direnek argi dute: "Aroztegiak ez dio gure lurra eta paisaiari bakarrik eragiten; bailarari lotuta bizi den herri baten ohiturak eta bizimodua desegin nahi dituzte". Gainera, kalteak hainbat arloran eraginen dituela ere deitoratzen dute –hizkuntzan, nekazaritzan, etxebizitzan, baliabide naturaletan...–.
Proiektu honek, 350 biztanle inguru dituen Nafarroako Lekarozko herrian hotela, golf zelaia eta 225 luxuzko etxebizitza egitea du asmo. "Ez dezagun atzendu Baztango etxeen %36a etxe hutsak edo bigarren etxebizitzak direla. Beraz, parke tematikoaren itxura eman dioten proiektu honek herri baten desagerpena ekarriko du". Proiektu turistiko eta urbanistikoaren kontra mobilizaturik dira herritarrak, eta bide horretan aitzina egiteko gogoa argiki plazaratu dute. Ostiral honetan, 15:30ean Lekarozko Plazan akanpada, larunbatean 17:00etan elkarretaratzea eta maiatzaren 15ean 17:30ean manifestazioa eginen dute Elizondon.
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.