Tenerifeko Arona herrian (Espainiako Estatua) 29 urteko emakume transexual baten gorpua agertu zen abenduaren 26an, merkataritza gune batetik gertu, labankada zauriak zituela. Kanariar Uharteetako TransGirls Canarias emakume transexualen elkarteak laguntza ekonomikoa eskatu du, Iratxe Oteroren Bilboko familiak hilketaren ondorengo gastuei erantzuteko modurik ez duelako. Uharteko trans, LGTBI+ eta feministek hedabideek biktima eta familia ez dituztela errespetuz tratatu salatu dute.
Joan den abenduaren 26an, goizeko 6ak aldera, Tenerifen, Arona herrian, 29 urteko emakume transexual baten gorpua agertu zen. Espainiako Guardia Zibilak adierazi duenez, hilaren 21etik 22ra bitartean hil zuten emakumea. Gizon bat atxilotu zuten igandean (abenduak 27), poliziak bertako zaintza-irudiak aztertu eta gertuko bizilagunak elkarrizketatu ostean. Bere heriotzaren inguruko xehetasunak urriak badira ere, ikertzaileek karaoke pribatuko taberna batean hil zutela uste dute. Biktimak hainbat labankada jaso zituen sabelaldean, Tenerifeko Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak adierazi duenez.
Familiari laguntzeko diru bilketa
Kanariar Uharteetako TransGirls Canarias emakume transexualen elkarteak Gofundme plataformaren bidez diru bilketa abiatu du. 3.000 euro bildu nahi dituzte eta 250 euro jaso dituzte orain arte. Adierazi dutenez, Iratxe Oteroren senideak Bilbon bizi dira eta ez daukate baliabide ekonomikorik gastuei aurre egiteko. Besteak beste, Oterori azken agur duina ematea lortu nahi du emakume transexualen elkarteak.
Hedabideen jokabidea
Hilketaren berri eman zuten hedabide askok ez dute biktimaren nortasuna errespetatu eta haren jatorrizko izena erabili dute. Bestalde, gertaera izan zeneko argazkiak filtratu direla salatu dute. Horregatik, trans, LGTBI+ eta feministen elkarteek indarkeria instituzionala salatu dute. Elkarteek jakinarazi dute ikerketa-prozesuan biktimaren eta haren familiaren intimitaterako eskubidea urratu dutela hedabideek. Transfeminizidioa izan dela gogorarazi dute: "Ez da gertakari isolatu bat, are gutxiago albiste iragankor bat. Albiste tragiko hori trans kolektiboaren aurka egunero egiten den indarkeriaren lekuko da, zehazki, emakume transen aurka, bereizkeria-karga handiagoa jasaten baitute".
LGTBI+ eragileek prebentzioa, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte. Indarkeria patriarkalaren, transfobiaren eta lgbti-fobiaren aurkako borroka gizarte osoaren ardura dela adierazi dute. Erakunde publikoei jakinarazi diete betebeharra beraiena dela eta indarkeria horiek sortu, erreproduzitu eta betikotzen dituzten zergatiei heltzeko politikak eta estrategiak ezartzea beharrezkoa dela.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]