Arño Cachenaut: “Egun guziz arraberritu behar da gogoeta, kontestuak aldatzen baitira”

  • Arño Cachenaut erretiratzen ari da sindikalismotik eta elkarteetako lanetik. ELBren fundatzaileetarik bat, ardien arloko militante suharra, bera izan baita Ossau-Iraty sor-markaren sortzaileetakoa, hainbat borroka eginak ditu bere bizian. Euskal Herriko Laborantza Ganbara uzteko egun gutxi falta dituela, parte hartu duen zenbait borrokatako kontakizunak eskaini dizkigu.


2013ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arño Cachenautek erretreta hartuko du sindikalgintzatik.

42 urte eraman dituzu aktiboki sindikalgintzan eta elkarte bizian. Nola irauten ahal da hain luzaz?

Irauten ahal da. Sinetsi behar da zerbait egiten ahal dela. Gure belaunaldiko gazte mugimenduaren leloa zen gure geroa eskutan hartu behar ginuela eta herrian bizi behar ginuela. Bakotxak zer egiten ahal ginuen sentsu hortan arizan gira. Hori izan da ene bidea eta helburua ere.

Borroka sindikalaren edo elkarte lanaren beharra handiagoa dea gaur egun duela 40 urte baino?

80 hamarkadan bihurgune handia hartu da ardi sailan. Orduan ez ginakien norat helduko ginen. Berantagotik so eginez, uste dut memento izugarri inportanta izan dela eta hein berdineko ondoriorik ukan duen borrokarik ez dela izan geroztik. 1970-1980 artio, Roquefort-ek zuen ardi esne biltzearen monopolioa Frantzia guzian, eta hemen ere. Esnea apalago pagatzen zuten hemen. FSO (Fédération des Syndicats Ovins) taldean poderea hartu ginuelarik, borrokak eraman ginituen horren kontra.

Aveyronen esne soberakina atera zelarik, Roquefort-eko buruzagiek erabaki zuten Roquefort gasna egitea saltzen ahal zen heinean eta gainerateko esnearekin, merkatuan jadanik ziren gasna batzuren kopiak sortzea. Gure esnearekin bigarren mailako gasnak egiteko xedea zuten. Guk ez ginuen hori begi onez ikusten eta, FSOren bidez, sor marka baten sortzea bultzatu ginuen, 1978an “Syndicat de défense de la tomme de brebis des Pyrénées” sortuz lehen urrats gisa. Gure belaunaldiko jendeak Roquefort-en monopolioa hautsi du eta horrek ukanen zuen ondorio. Laborari ez ziren batzuk ere “herrian lan eta bizi” lemari segi, transformazioaren garatzen abiatu ziren ondotik, Harembat, Etcheleku, Camblong bezalakoak.

Eraman dituzun borroketan, zoin duzu gehienik gogoan?

Ardi esnearenak izan dira bainan ere agalakzia. Sail hortan eraman borrokaren ondorioak sendi dira gaur egun oraindik. 1973, FSOn sartu ginelarik Jean Pitrau, Jean-Louis Bacho, Michel Etcheber eta ni, 200 bat etxaldetan bazen agalakzia. Garaziko Diribarne marexalak zion eritasuna aintzinetik zaintzeko txertoa bazela, bainan txerto bizia zen eta Frantzian debekatua. Ohartua zen ere eritasuna pasatzen zela, gripa baten gisa, eta kabaleak imunisatzen zirela. Desmartxak abiatu ginituen “calamité agricole” bezala kontsideratua izan zedin eritasuna, mahai-inguruak antolatu ginituen ikerlariekin, aldarrikapenak Kontseilu orokor eta ministeritzarat helarazi ginituen.

Sei hilabeteko kanpaina egin ginuen, Baionako manifarekin. Han, 500 bat laborari bildu ginen, suprefetura aintzinean egon, goizeko 10etarik aratsaldeko 4ak artio, suprefetari erranez ministeritzarekin zuzenean mintzatu artio egonen ginela. Ikusiz ez ginela mugituko, CRSak igorri zituzten eta hor zuen Mattin Arhancetek begia galdu. Gertakari horiek Kontseilu Orokorra iratzartu zuten, errezebitu gintuzten gure dozierra esplika ginezan. Ondorioz, “plan de lutte” ofiziala ardietsi ginuen, txerto hila 5 urtez kitorik erabilia izan zen artaldeetan, gaitzak sortu galtzeak ordainduak izan ziren %35tan, artzain xoilendako %45tan. Borroka horren bidez, izaiten ahal zen desmasiaz zaindu ginituen hemengo tropak eta gaur egun den indemnisazio sistima estrenatu ginuen orduan.

Ardi sailan ainitz okupatu zira, Interprofezioneko buru egon zira ere. Zer ikusmolde duzu sektore huntaz ?

Ossau Irati sor marka sortu dugu 1981an. 1982an, hemen bakantzetan zen Alpesko gizon bat jin zitzautan etxerat, gasna erostera. Sor markako lehendakari nintzan orduan eta hura Beaufort-eko koperatiba baten buru. Esplikatu zautan nola hiltzen ari zen laborantxa batetarik pasatzen ari ziren kalitatezko gasna bat pundua ezarriko zuen eta egituratuko zen sektore batetarat. Duela bi urte, han izan gira, EHLGk antolatu bidaia baten kari. Beren planoak erreusitu duela ikusi dugu, koperatiba mailan antolatuak dira, duten federazioari indar handia emanez. Ibilmolde argia dute eta araudi zorrotzak ezarri dituzte.

Hemen, badu zonbait urte bide berdinerat pusatzen dituztala hemengo leteriak, elgarretaratzera. Gasnategi berri bat muntatzen delarik, esperientzia partekatzerik ez da lehenokoekin, ez teknika mailan, ez komertzialki. Talde handiei buruz antolatzeko, lekuko leteriek gasnen %25tarik %50etarat pasatu behar luketela aipatu nuen Interprofezioneko buru nintzalarik. Hortan adostu behar ginuke eta zer mekanika plantan eman ikusi behar ginuke. Azken urteetan, gogoeta hori segitu nahi izan dugu EHLGren baitan, baina denbora eskasez edo beste estakuru batzurengatik, leteriek ez dute zinezko segidarik eman mementoan. Orain berriz bultzatu nahi dugu lan hori, langile bat sail horretan gehiago sartuz.

Laborari bezala, zerotik partitu zira. Egin duzun, edo duzuen, bideaz kontent zirea?

Gaztean, 1968ko maiatzeko gogoeta aberatsetan sartuak izan gira. Mourenx-Artix-eko Pechiney lantegietako langileekin kurutzatu gira ere. Langile izaitearen parean, laborari izaitearen abantailak zer ziren gogoetatu ginuen. Anaiak eta nik lekurik ez ginuen etxean. Maite ginuen ofizioan, laborantxan eta langileek zituzten abantailekin, pausa egunak, ez ote zenez lan egiten ahal gogoetatu ginuen.

Gisa hortarat antolatu gira, hiru eta laster lau izanez erosi ginuen etxaldean, Bastidan. Laster ohartu ginen ere bankoa ez ginuela pagatzen ahalko hola segituz eta transformazioan abiatu ginen. Teknika mailan laguntza guti zen memento hartan. Euskal Herrian, bi edo hiru ginen bakarrik gasnatzen ginuenak. 1985tik goiti, Jean-Michel Ayçaguer eta Arño Oxandabaratzekin elgarretaratu ginen ikusteko zer egiten ahal zen beste etxalde ttipi batzurendako ere aterabidea izan zadin gasnatzea. Hortik sortu zen etxe ekoizleen elkartea.

EHLGren eraikitzean parte hartu duzu ere...

Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu da Euskal Herriko Laborantxa ganbara ofiziakik ez izanki. Arrapitzen inguruan ere elkarteak sortu dira. Ene helburua da Arrapitz eta EHLGk elkarrekin gogoeta dezaten hemendik eta 10 urteren buruannola izanen den laborantxa, nola nahi dugun, eszenario desberdinak aztertuz eta eszenario optimistari buruz joaiteko nola jokatu behar dugun aztertuz, osagarritasunean arizanez, gure ahalak hobetuz laborarien alde aritzeko.

Zure bideaz kontent zira?

Egin dituztanetaz kontent niz, bai, bainan ez zaut iduri sekula erraiten ahal dela arribatuak girela. Egun guziz arraberritu behar da gogoeta, kontestuak aldatzen baitira. Geroa nola izaiten ahal den pentsatu behar da beti, aldatzen diren elementuen arabera. Gure parekoek hola gogoetatzen dute.

Nola beteko duzu denbora oraitik goiti?

Beteko dut bai! Denbora gehiago ukanen dugu guretako. Alicek aspaldi galgegiten du. EHLGen muntatu diren komisione batzuetan parte hartuko dut nahiz ez nizan gehiago erabaki guneetan. Lekorne Garroko esperientzia segitzen dut ere, interesanta da kontzeptu gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baiona
2024-12-04 | Julene Flamarique
Baionako Epaitegian euskara aldarrikatzeko ekintzagatik atxilotutako EHEko kideak askatu dituzte

Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


2024-10-28 | ARGIA
Maixan Arbelbide militante feminista heletarra hil da

91 urte zituela, urriaren 27an hil da Heletan jaio eta Baionan bizi zen militante feminista, abertzalea eta ekologista. Ehorzketa urriaren 30ean izango da Heletako elizan.


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


Frantziako armadak Baionako eremuan egitekoak dituen obren kalte ekologikoak salatu dituzte

Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Eguneraketa berriak daude