Arnaut Oihenarten poema berriak aurkitu dituzte

  • Gidor Bilbao EHUko ikerlariak Grenobleko liburutegian Cobla Berriae liburuaren ale bat topatu du, eta Baionako liburutegikoak baino lau orri gehiago ditu. Bertan daude orain arte ezagutzen ez genituen ahapaldi eta poema berriak. 

Gidor Bilbao EHUko ikerlariak aurkitu ditu poema berriak. (Argazkia: Euskal Idazleen Elkartea)

2023ko apirilaren 28an - 09:44
Azken eguneraketa: 11:21
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arnaut Oihenart historialari eta idazlearen poema berriak aurkitu ditu Gidor Bilbao EHUko ikerlariak. Grenobleko liburutegiko Cobla Berriae liburuak, Baionako udal bibliotekakoak baino lau orrialde gehiago ditu, eta han topatu ditu orain arte ezagutzen ez genituen ahapaldi eta poema berriak. Euskal Idazleen Elkarteak elkarrizketatu du Bilbao, eta bertan eman du ikerketaren xehetasunen berri. Poemak ere irakur daitezke bertan.

XVII. mendeko poetak bi poema liburuxka argitaratu zituen: Oten gaztaroa neurtitzetan eta Kobla berriak. Orain arte genekienaren arabera, azkenaren ale osatuena Baionako liburutegian zegoen, Parisekoak baino orri gehiago baitzituen. Roblesekoan, ordea, lehenengo orrian orain arte ezagutzen ez genituen zazpi ahapaldi daude. Azken orrialdeetan, berriz, Jorraleen koblak I eta Jorraleen koblak II poemak aurkitu ditu bermeotarrak. Jorraleen koblak izenburua bazegoen Baionako alean, baina poemak ez.

Bilbaok azaldu duenez, lehen orrialdeko ahapaldietan beste inon erabili ez duen egitura metrikoa darabil Oihenartek: "Irudipena daukat horrek egilearen helburu nagusietako bat salatzen digula, hau da, euskarazko poesiagintzan era askotako egitura metrikoak erabil daitezkeela erakustea". Ikerlariak aurkitu bezala utzi ditu poemako hitzak, baina editatu ere egin ditu, gaur egungo grafiara eta puntuaziora egokituta eta hainbat oharrekin, "pentsaturik Oihenarten poemak ulertzea ez dela erraza".

Jorraleen koblak testuak ere ekarpen historikoa egin du. Xikitoen tradiziokoak dira poemak, baina, Bilbaoren ustez, hemendik aurrera "perraka-xikitoak" esan beharko genuke. Xikitoetan gizonezkoa gizonezkoari xikito!-ka aritzen zitzaion, baina Oihenarten poema hauetan ikusten da nola andreak gizonari "xikito" esaten dion, eta gizonak andreari "perraka" (andre zarpaila). "Horrek esan nahi du, seguruenik, bazegoela ahozko tradizio bat, guk uste duguna baino zaharragoa eta aberatsagoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Eraikitzen ari garenaren definizio bat

Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Miren Amuriza Plaza
“Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin”

DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


Jon Tartas
‘Ontsa hiltzeko bidea’: apez neurotikoak pistolarekin eskribatua

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak ireki ditu, ikasleen bisitarekin

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


Eguneraketa berriak daude