Arnaldo Otegik Kataluniara egindako bisitak ikusmina sortu du

Zuzeneko jarraipena
  • Sortuko idazkari nagusiari harrera egin dio Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek. CUPek gonbidatuta izan da legebiltzarrean alderdi abertzalearen delegazioa.


2016ko maiatzaren 18an - 13:45
Gakoak
Gakorik ez dago oraindik.
Gakorik ez dago oraindik.
Arnaldo Otegi prentsaurrekoa egiten ari da Kataluniako Parlamentuan

 

Manifestazio faxista bat deitu dute Bartzelonan, Otegiren bisita dela eta

Erakunde faxistek manifestazioa deitu dute Otegiren hitzaldia boikoteatzeko, Arran Clot erakundeak Twitter bidez zabaldu duenez.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko lehendakariarekin bildu da Otegi

Kataluniako Parlamentuan bildu dira, eguerdiko 15:00etan. PSCk, Ciutandan's-ek eta PPk hitzordua bertan behera uzteko eskatu diote Forcadelli, baina honek uko egin dio.

 

CUP eta Junts Pel Síko kideekin ere elkartu da, La Directa hedabideak argitaratu duenez.

 

 

Kataluniako hainbat hedabidek elkarrizketatu dute Arnaldo Otegi

Ara.cat hedabideak elkarrizketa egin dio Arnaldo Otegiri.

Ezker Abertzaleko kideak aipatu du inbidiaz begiratzen diola Kataluniako egoerari: "Kataluniarren %51-52k aldebakartasunez egiten badu  independentziaren alde, kanpo faktoreek behartu egingo dute Espainiako Estatua irtenbide bat bilatzera". Ez du konfiantzarik Espainiako Gobernuarengan eta ez du uste erreferendumik iragarriko duenik.

Otegik lehendakaritzarako hautagai izan nahi du eta EAJ eta Podemos alderdiak gainditzea du helburu. Podemosi egin dio erreferentzia: "Espainia demokratizatzea ezinezkoa dela konturatzen diren egunean, nazioen prozesu eratzaileengana batu beharko dute".

Era berean, Otegiren helburu nagusia "bake prozesua sendotzea" da: "Estatuak ez du inolako interesik ETA armagabetzeko: iraganera lotuta mantentzen saiatzen ari dira, etorkizuneko eragile izateari beldur diotelako". 

La Directa hedabideak bideo honen bidez aurreratu du Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa. Larunbatean izango da ikusgai.

 

 

Asteazken eguerdian iritsi da Arnaldo Otegi Kataluniako Parlamentuko atarira. CUPeko Anna Gabrielek lagunduta sartu dira Sortuko delegazioko kideak eraikinean. Kanpoaldean espektazioa nagusi izan da, kazetari, parlamentari eta herritar ugari, batzuk babesa adierazteko eta beste batzuk ezker abertzaleko lider independentistaren bisita salatzeko.

 

PSCk, Ciutandan's-ek eta PPk errefusatu egin dute Otegiren hitzordua eta bertan behera uzteko eskatu diote Carme Forcadelli, baina honek ez du eskaera hori bete eta ekitaldiak eta bilerek aurrera jarraitu dute. 

Parlementu barruan Kataluniak Kanpo Batzordearekin bildu dira Sortuko ordezkariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
“Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian”

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: “Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak”

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Arnaldo Otegi: «EAJren helburua ez da gatazka gainditzea, beste estatus bat lortzea baizik»
Eusko Legebiltzarrean bildu gara EAEko Sozialista Abertzalearen eledunarekin. Batasuneko mahaikide honen esanetan Batasuna Bergarako Proposamenarekin aurkeztuko da martxoko hauteskundeetara. Proposamena ez da martxoko hauteskundeetan bukatuko. Proposamenak gainontzeko alderdi... [+]

2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
“EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu”

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


2019-01-07 | Iñigo Igartua
EAJtik CUPera arteko aliantza osatzeko eskatu du Otegik

EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.


Bateragune Trial: A chance for Spain to recognise the pain caused

The Strasbourg Human Rights Court has punished Spain for not giving Arnaldo Otegi a fair trial. As a result of the unfair trial the Basque Left leader spent six and a half years in a Spanish prison, as did a further four people on trial in the Bateragune (´Place for Coming... [+]


2018-11-06 | ARGIA
Bateraguneko auzipetuek ez zutela epaiketa justurik izan ebatzi du Estrasburgok

Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara,... [+]


Tortura salaketak ez ikertzeagatik ezaguna den Grande Marlaska epailea, Espainiako Barne ministro

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.


2017-10-09 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk estrategia konfederala onartu du

Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.


2017-09-20 | ARGIA
EH Bilduk mobilizazioak deitu ditu udaletxe guztien aurrean Kataluniarekin elkartasunez

"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".


2017-09-18 | Xalba Ramirez
Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari izateko, Otegiren ordez

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.


2017-04-08 | ARGIA
Otegi: “Presoak, biktimak eta desmilitarizazioa jarri behar ditugu mahai gainean orain”

Arnaldo Otegi eta Anita Lopepek prentsaurrekoa eskaini dute EH Bildu eta EH Bairen balorazioa egiteko.


Kurdistango herriari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon

Larunbatean “faxismoaren aurkako” eta herri kurduarekiko elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da Bilbon, eguerdiko 12:30etan. Kurduek Turkiako gobernuaren aldetik azken asteetan jasaniko errepresioari erantzun nahi dio manifestazioak.


Eguneraketa berriak daude