Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilariari Arnaldo Otegi bisitatzeko baimena ukatu dio Espainiako gobernuak, Maitiak berak urriaren 13an EiTBko Debatea programan azaldu zuenez.
Ezker abertzaleko buruzagiak “bortizkeria baztertzean zerikustekorik baduela” azaldu zuen kontseilari sozialistak, eta, bere aburuz, “ez du merezi kartzelan izatea, eboluzio ona eginarazi baitio Euskal Herri osoari”.
Nelson Mandela berri bat bilakarazten ari direla gaineratu zuen, giltzapetik “lider politiko handi bat bezala” aterako delako Arnaldo Otegi.
Maitiak hitzok esan zituen egunean lau urte bete ziren polizia espainiarrak Arnaldo Otegi eta beste zortzi kide atxilo hartu zituela. Datorren larunbatean, hilak 19, “Arnaldo Askatu” ekimena antolatuko da Elgoibarren, Otegiren askapena ez ezik, Miren Zabaleta, Rafa Diez, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezena ere galdatzeko.
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.
Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.
EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.
Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]
Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]
EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.
The Strasbourg Human Rights Court has punished Spain for not giving Arnaldo Otegi a fair trial. As a result of the unfair trial the Basque Left leader spent six and a half years in a Spanish prison, as did a further four people on trial in the Bateragune (´Place for Coming... [+]
Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara,... [+]
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.
Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.
"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".
Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.
Arnaldo Otegi eta Anita Lopepek prentsaurrekoa eskaini dute EH Bildu eta EH Bairen balorazioa egiteko.