Israelek, AEBek eta Turkiak uko egiten diote duela mende bat otomandarrek 1,5 milioi armeniar sarraskitu izanari “genozidio” deitzea.
Apirilaren 24an egingo dute armeniarren genozidioa gogoratzeko ekitaldi ofiziala Erevan hiriburuan eta bertan Vladimir Putin Errusiako presidentea eta François Hollande Frantziakoa izango dira.
Armeniako Parlamentuak genozidioaren mendeurrenaren harira adierazpena onartu du, nazioarteko komunitateari eskatuz aitortu dezala genozidioa izan zela eta errefusa dezala 1915 eta 1916 artean Otomandar Inperioak –egungo Turkia– bere herriaren kontra egindako sarraskia.
Turkiak, AEBek eta Israelek “genozidio” hitza erabiltzeari uko
Lehen Mundu Gerraren testuingurua aprobetxatuz, Otomandar Inperioak hainbat herri masakratzeko plana abiatu zuen, horien artean armeniarrak. Hala, 1915eko apirilaren 24an Istanbulen lehenengo armeniarrak atxilotzen hasi ziren eta horren ostean etnia horretako herritar guztiak deportatzeko agindua eman zuen gobernuak. Ehunka milaka lagun desertuan barrena martxa luzeak egitera derrigortu zituzten, inolako baliabiderik gabe eta gehienak bertan hil ziren.
Herrialde ugarik onartu dute gertaera horiek genozidioa izan zirela, horien artean daude Errusia, Frantzia, Polonia, Italia edota Kanada. Berrikitan, Eliza katolikoaren buru Frantzisko Aita Santuak ere genozidio hitza erabili du sarraski hura definitzeko, eta Europar Parlamentuak ere erresoluzioa onartu du Turkiari exijituz genozidioa onartu dezala.
Aitzitik, oraindik asko dira genozidioaz posizio garbirik azaldu ez duten Europar Batasuneko estatu kideak, tartean Espainia.
Eusko Legebiltzarrak 2007an onartu zuen armeniarren genozidioa salatzeko adierazpen instituzionala (pdf).
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Stepanakert-en, Karabakh Garaiko hiriburuan, ikusi ditugun irudiak herri fantasma batenak dira: kaleak hutsik daude, armeniar biztanleek presaka abandonatu dituzten objektuak bakarrik topa daitezke botata. Hiriburua ez ezik, ia eskualde osoa armeniarrez hustuta geratu da,... [+]
Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin... [+]
Azerbaijanek Kaukasoko herrialde armeniar txikiaren kontra erasoa jo eta astebetera sinatu du estatuko erakunde guztien desegitea Samvel Shahramanyan presidenteak. 2024ko urtarriletik aurrera Nagorno Karabakh ez da existituko beraz. Jadanik hango populazioaren erdiak ihes egin... [+]
Azerbaijanek erasoa jo eta hogeita lau orduren buruan hartu du Nagorno Karabakheko kontrola, hango agintariek "desegitea eta erabateko desarmatzea" onartu ondoren, bere esanetan. Armeniarrek herrialdetik ihes egiteko pasabide seguruak irekitzea eskatzen dute eta... [+]
"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak, eta Armeniako arartekoaren arabera jadanik hogeitabost lagun hil dituzte azerbaijandar armadaren bonbek. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete... [+]
Armeniak urteak daramatza bere karta geopolitikoak, berez oso txarrak direnak, gaizki jokatzen. Herrialdea Kaukaso hegoaldean dago zokoratuta itsasorako irteerarik gabe, ekonomia ahularekin eta eskualdeko lurralde eta populazio tamaina txikienarekin. Hori guztia gutxi balitz... [+]
Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.
Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko... [+]
Artsakh Errepublika gehiengo armeniarreko lurraldea da, Azerbaijanek eta Armeniak borrokatzen dutena aspalditik. Eskualdea gehiengo azeriarreko lurraldez inguraturik zegoen enklabe bat zen eta, agian horregatik, sobietarrek probintzia autonomo bezala utzi zuten Azerbaijango... [+]
Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta... [+]
Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.
Maiatzaren 8an borrokan hasi dira Armeniako legebiltzarrean. Oposizioko buru Edmon Marukyanek hitzartzea amaitu berri duenean, agintean dagoen alderdiko Sasun Mikaelyan hurbildu eta zaplastekoa jo dio. Berehala mutur-joka hasi dira dozenaka politikari, Radio Free Europek... [+]