Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

  • Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio ideologikoak”, gaineratu du. Zedarriak taldeak industria militarra sustatzera deitu zuen urtarrilaren 15ean. Taldea osatzen duten hamasei pertsonetatik hamarrek dute loturaren bat armagintzarekin, Gasteizkoak talde antimilitaristaren ikerketaren arabera.

Irekia

2025eko otsailaren 06an - 12:08
Azken eguneraketa: 14:49

Fórum Europa-Tribuna Euskadi foroan egin ditu adierazpenak Torresek, Bilbon, asteazken goizean. Hitzartze nagusia amaituta, hainbat galdera egin dizkiote PSEko lehendakariordeari, horietako bat armagintzari lotuta. Zedarriak taldeak adierazi zuen “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela Europan hurrengo urteetan, eta “aukera bikain” hori aprobetxatzera deitu zuen. Urtarrilaren 15ean egindako ekitaldi batean egin zuen aldarria, Torres bera gonbidatuen artean zegoela. “Defendatzen duzu aukera hau aprobetxatu behar dela eta defentsa sektoreko enpresak babestu behar direla?", galdetu diote. Baiezko argiarekin erantzun du lehendakariordeak.

Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren esanetan, “argi dago” industria militarrak “garapen oso potentea izango duela hurrengo urteetan”, bi arrazoirengatik: EBko politikak, eta “ezagutzen ari garen albisteak”.

Lehendakariaren esanetan “zorteko” gara, euskal industriak, “ingeniaritzan eta fabrikazioan”, armagintzarako “lan asko” egiten duelako. Produktu eta merkatu berriak zabalduko dira, eta “aukera” hori aprobetxatzera deitu du, armagintzaren enpresa “liderrentzako” ez ezik bere azpikontratentzako ere ekarriko dituelako etekinak. Armagintza euskal ekonomiaren sektore “oso garrantzitsua” dela adierazi du, industria teknologiaren “zati handi bat” dagoela bideratuta armagintzara.

Ez da ideologikoa

Armagintza sustatzeari “ez diogu beldurrik izan behar, erabat kontrakoa”, adierazi du Torresek, eta Jaurlaritzaren babesa ziurtatu du sektorearentzat, “herrialde osoaren onerako”.

Armagintza sustatzea eta  horri buruzko bere adierazpenak, balore politiko edo ideologikoetatik gaindi kokatu ditu PSEko kideak: “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio ideologikoak esparru honetan”, adierazi du erantzunaren amaiera aldera.

Zedarriak, armagintzaren aldeko lobbya?

Gasteizkoak talde antimilitaristak Zedarriak taldea osatzen duten hamasei pertsonek armagintzarekin duten lotura aztertu du ARGIAk argitaratutako ikerketan. Hamaseitik hamarrek “behintzat” dute loturaren bat ekoizpen militarrean aritzen diren enpresa eta teknologia zentroekin. “Begien bistakoa dirudi zein interes duen Zedarriak-ek industria militarraren bultzada proposatzeko. Horretan aritzen dira arlo honetako lobbyak”, ondorioztatu du talde antimilitaristak.

Zedarriak Foroko hamabost partaideak. Ikertuen artean Pedro Luis Uriarte Santamarina falta da, Zedarriak Aholku Kontseiluko kidea. Argazkiak: Zedarriak.eus

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


Zedarriak taldea eta bere interesak armagintzaren lobby gisa

Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Enpresa militar israeldarrei 1.000 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie Espainiako Estatuak, Gazako genozidioa hasi zenetik

ElDiario.es hedabideak aurreratutako Centre Delas erakundearen txostenaren arabera, enpresa israeldarrekin kontratu berriak egin ditu Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan. Armak erosteaz gain, urritik hona Europar Batasunetik Israelera arma gehien bidali dituzten... [+]


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude